Debabarrena

Albisteak

Debabarreneko albisteak

Ezagutu gure eskualdeko azken nobedadeak! Bisita gidatuen egutegia eta eskualdean egiten diren jardunaldien berri izango duzu.

Informatuta egon zaitez eta prestatu Debabarrenako bisita!

Debabarreneko turismo webgune berria aurkeztu da

Otsailak 27, 2025
Ireki berri den Debako Hiru Uhinak hotelean egin da webgunearen aurkezpen ekitaldia eta dagoeneko ikusgai dago betiko helbidean: debabarrenaturismo.com...

Tripontziak ekimen gastronomikoaren hamaikagarren edizioa ospatuko da Debabarrenean

Urriak 18, 2024
Azaroaren 8tik abenduaren 1era egingo da Debabarreneko Klub Gastronomikoko kide diren eskualdeko zortzi jatetxetan; bertako produktuekin egindako menu bereziak eskainiko dituzte 35 eurotan....

“Debabarrena Gourmet” ekimen gastronomikoaren lehenengo edizioa egingo da

Apirilak 11, 2024
Datorren apirilaren 22a eta maiatzaren 5a bitartean, “Debabarrena Gourmet” deituriko ekimen gastronomiko berriaz gozatzeko aukera izango da Debabarrenean. Eskualdeko erreferentziazko jatetxeek zazpi platerez osatutako dastatze menuak eskainiko dituzte 60€-ren truke....

Eibarko Udalak ondare industrialaren mapa egin du Debegesarekin lankidetzan

Urtarrilak 17, 2024
Industria-ondarearen mapa eskuragarri egongo da Armagintzaren Museoan, eskualdeko turismo bulegoetan eta herriko ostatuetan. Horretaz gain, formatu digitalean eskuratzeko aukera ere egongo da Eibarko Udalaren webguneko turismo atalean....

Tripontziak ekimen gastronomikoaren hamargarren urteurrena ospatuko da Debabarrenean

Urriak 19, 2023
Azaroaren 3tik 26ra egingo da Debabarreneko Klub Gastronomikoko kide diren eskualdeko bost jatetxetan; bertako produktuekin egindako menu bereziak eskainiko dituzte 35 eurotan....

Bisita gidatuen beste edizio bat antolatu da Eibarren

Uztailak 26, 2023
Eibarko Udalak eta Debegesak berriz ere martxan jarriko dute abuztuko bisita gidatuen programa. Parte hartzea doakoa da, baina joan nahi dutenek izena eman beharko dute aldez aurretik...

Ezagutu
Debabarrena...

Gastronomia

Sukaldaritzako tradizioa bertako produktuen freskotasunarekin uztartzen da, mokadu bakoitzeko esperientzia gastronomiko bat.

Ondarea

Labar-pinturak, Done Jakue bidea, eliza gotikoak, hirigune historiko monumentalak, industria-ondare zabala eta kalean bertan egindako artelanak.

Antolatu
zure bidaia

Zure bidaia prestatzeko eta bisitan egingo dituzun jarduerak antolatzeko behar duzun informazio guztia.

San Blas

Gabonak amaitu diren arren, Debabarrenean negua gozatzen jarraitzen dugu. Otsailaren 3rako gure gastronomia tradizionaleko gozokirik ezagunena egiten dugu: San Blas opila. Zatoz ezagutzera!

San Blas egunerako gozokiak prestatzeko ohitura ez da Debabarrenean soilik ematen, Euskadiko hainbat herritan errotuta baitago. Adibidez, Abadiñon eta Laudion.

Gure eskualdean, jende askok oraindik etxean egiten ditu opilak, eta egunean bertan elizara eramaten dituzte bedeinkatzera. Herri sinesmenaren arabera, San Blasek eztarriko gaitzen aurkako botereak omen ditu; horretarako, opilak jateaz gain, kordoi zati bat bedeinkatzera eraman behar da, eta bederatzi egunez zintzurra lotuta eraman. Denbora hori igaro ondoren, erre egiten da, eta katarroen eta beste gaitz batzuen aurkako babesa ematen du urtebetez.

Osagaiak

Orea egiteko:

  • Kilo bat gari-irin
  • 6 arrautza
  • 125 gr txerri-gantz edo gurin edo margarina
  • Kilo erdi azukre
  • Legami zorrotxo bat
  • 15 tanta anis esentzia

Glasatua egiteko:

  • 2 arrautza zuringo
  • 250 gr azukre-hauts
  • 10 limoi-zuku tanta
  • 10 tanta anis esentzia (aukerakoa)

Nola egin

  • Labea berotu 180º tan.
  • Irina laneko mahai garbi batean jarri, eta sumendi itxurarekin pilatu.
  • Arrautzak erdian apurtu, eta eskuekin nahastu.
  • Gantza edo ordezkoa gehitu, eskuekin landuz.
  • Pixkanaka azukrea eta anis esentzia gehitu.
  • Orea eskuekin landu, itsasten ez den arte.
  • Bola itxura eman, eta orea tapatuz, ordu erdi gutxienez pausatu giro-tenperaturan.
  • Ondoren, mahaia eta egurrezko arrabola irineztatu.
  • Orea bola txikietan moztu eta lisatu zentimetro erdiko lodieran.
  • Eman nahi den forma plater bat, erretilu bat edo antzekoa erabiliz.
  • Ertzak errematatu daitezke hatzekin pikotxak eginez.
  • Laberatu erdiko erretiluan 15-20 minutu inguru, horitu arte, txigortu gabe.
  • Bitartean, zuringoak elur-punturaino irabiatu.
  • Irabiatzeari utzi gabe, azukre-hautsa, limoi-zukua eta anis esentzia gehitu, kolore zuriko pasta trinko bat osatu arte.
  • Opilak hoztu aurretik glasatua koilara batekin gainetik zabaldu.