Debabarrena

Kontaktua

Jarri gurekin harremanetan

Edozein kontsulta egin nahi badiguzu, inprimaki hau bidal diezagukezu edo mezu bat bidali turismoa@debegesa.eus helbidera.

Jarraitu
zure bidaia antolatzen...

Nola iritsi?

Debabarrena Euskadi erdigunean dago, hiru euskal hiriburuetatik ordubete baino gutxiagora. Eskualdeko zortzi udalerrien arteko mugikortasuna eta eskualderako sarbidea eskura. Has dadila zure bidaia!

Non lo egin?

Kostaldean edo eskualdeko mendietan, Debabarrenean, mota guztietako ostatuak aurkituko dituzu. Aukeratu zure interesen arabera eta gozatu egonaldi eroso eta ahaztezin batez.

Non jan?

Gure eskualdeak hainbat produktu eta ekitaldi gastronomiko ditu ondo jateko urte osoan zehar, eta, hortaz, sukaldaritza-esperientzia paregabeak eskaintzen dituzten makina bat jatetxe ere aurkituko dituzu bertan. Ezagutu itzazu!

San Blas

Gabonak amaitu diren arren, Debabarrenean negua gozatzen jarraitzen dugu. Otsailaren 3rako gure gastronomia tradizionaleko gozokirik ezagunena egiten dugu: San Blas opila. Zatoz ezagutzera!

San Blas egunerako gozokiak prestatzeko ohitura ez da Debabarrenean soilik ematen, Euskadiko hainbat herritan errotuta baitago. Adibidez, Abadiñon eta Laudion.

Gure eskualdean, jende askok oraindik etxean egiten ditu opilak, eta egunean bertan elizara eramaten dituzte bedeinkatzera. Herri sinesmenaren arabera, San Blasek eztarriko gaitzen aurkako botereak omen ditu; horretarako, opilak jateaz gain, kordoi zati bat bedeinkatzera eraman behar da, eta bederatzi egunez zintzurra lotuta eraman. Denbora hori igaro ondoren, erre egiten da, eta katarroen eta beste gaitz batzuen aurkako babesa ematen du urtebetez.

Osagaiak

Orea egiteko:

  • Kilo bat gari-irin
  • 6 arrautza
  • 125 gr txerri-gantz edo gurin edo margarina
  • Kilo erdi azukre
  • Legami zorrotxo bat
  • 15 tanta anis esentzia

Glasatua egiteko:

  • 2 arrautza zuringo
  • 250 gr azukre-hauts
  • 10 limoi-zuku tanta
  • 10 tanta anis esentzia (aukerakoa)

Nola egin

  • Labea berotu 180º tan.
  • Irina laneko mahai garbi batean jarri, eta sumendi itxurarekin pilatu.
  • Arrautzak erdian apurtu, eta eskuekin nahastu.
  • Gantza edo ordezkoa gehitu, eskuekin landuz.
  • Pixkanaka azukrea eta anis esentzia gehitu.
  • Orea eskuekin landu, itsasten ez den arte.
  • Bola itxura eman, eta orea tapatuz, ordu erdi gutxienez pausatu giro-tenperaturan.
  • Ondoren, mahaia eta egurrezko arrabola irineztatu.
  • Orea bola txikietan moztu eta lisatu zentimetro erdiko lodieran.
  • Eman nahi den forma plater bat, erretilu bat edo antzekoa erabiliz.
  • Ertzak errematatu daitezke hatzekin pikotxak eginez.
  • Laberatu erdiko erretiluan 15-20 minutu inguru, horitu arte, txigortu gabe.
  • Bitartean, zuringoak elur-punturaino irabiatu.
  • Irabiatzeari utzi gabe, azukre-hautsa, limoi-zukua eta anis esentzia gehitu, kolore zuriko pasta trinko bat osatu arte.
  • Opilak hoztu aurretik glasatua koilara batekin gainetik zabaldu.