Gure herriak

Elgoibar

Informazio erabilgarria

Biztanleria
11.518 (2024)

Festak 
San Bartolome, abuztuak 24
San Anton, urtarrilak 17
San Blas, otsailak 3

Makina eta Erreminta, Eskutik Helduta

Elgoibar, bereziki, herri industrial bat da, eta bere jarduera nagusia Makina Erremintaren fabrikazioa da. Honetaz gain, armen eta eskopeten eskuzko fabrikazioko industriek ere bizirik diraute, inguru honetako armagintza tradizionalaren jarraipen gisa.

Makina-erreminta Museoaz gain, herriak baditu beste bi museo bitxi ere. MUFOMI, mineralen eta fosilen museoa, eta Hezur Museoa, historiaurreko tresnen erreplikak dituena.

Bestalde, Elgoibarko herria, ibilaldi interesgarriak emateko aukera eskaintzen duen mendi eder ugariz inguraturik dago. Karakate eta Irukutzeta mendien arten, adibidez, Aita Barandiaren-ek izendaturiko Dolmenen Ibilbidea dago. Ibilbide honetan aztarnategi garrantzitsuak daude; trikuharri eta tumuiluak nabarmentzen dira.

Herriko puntu garrantzitsueneteko bat udaletxeak eta San Bartolome elizak osatzen duten multzo barroko bikaina da. Multzo horren osagarri dira antzinako etxe arkupedunak eta ibairako espazioa ixten duen frontoia.

Olasoko hilerriko arkupea ere oso ederra da, garrantzi historiko eta artistikokoa, eta San Bartolome eliza zaharraren aztarna bakarra da.

Más en Elgoibar...

¿Dónde comer?

¿Dónde dormir?

Rutas

San Blas

Gabonak amaitu diren arren, Debabarrenean negua gozatzen jarraitzen dugu. Otsailaren 3rako gure gastronomia tradizionaleko gozokirik ezagunena egiten dugu: San Blas opila. Zatoz ezagutzera!

San Blas egunerako gozokiak prestatzeko ohitura ez da Debabarrenean soilik ematen, Euskadiko hainbat herritan errotuta baitago. Adibidez, Abadiñon eta Laudion.

Gure eskualdean, jende askok oraindik etxean egiten ditu opilak, eta egunean bertan elizara eramaten dituzte bedeinkatzera. Herri sinesmenaren arabera, San Blasek eztarriko gaitzen aurkako botereak omen ditu; horretarako, opilak jateaz gain, kordoi zati bat bedeinkatzera eraman behar da, eta bederatzi egunez zintzurra lotuta eraman. Denbora hori igaro ondoren, erre egiten da, eta katarroen eta beste gaitz batzuen aurkako babesa ematen du urtebetez.

Osagaiak

Orea egiteko:

  • Kilo bat gari-irin
  • 6 arrautza
  • 125 gr txerri-gantz edo gurin edo margarina
  • Kilo erdi azukre
  • Legami zorrotxo bat
  • 15 tanta anis esentzia

Glasatua egiteko:

  • 2 arrautza zuringo
  • 250 gr azukre-hauts
  • 10 limoi-zuku tanta
  • 10 tanta anis esentzia (aukerakoa)

Nola egin

  • Labea berotu 180º tan.
  • Irina laneko mahai garbi batean jarri, eta sumendi itxurarekin pilatu.
  • Arrautzak erdian apurtu, eta eskuekin nahastu.
  • Gantza edo ordezkoa gehitu, eskuekin landuz.
  • Pixkanaka azukrea eta anis esentzia gehitu.
  • Orea eskuekin landu, itsasten ez den arte.
  • Bola itxura eman, eta orea tapatuz, ordu erdi gutxienez pausatu giro-tenperaturan.
  • Ondoren, mahaia eta egurrezko arrabola irineztatu.
  • Orea bola txikietan moztu eta lisatu zentimetro erdiko lodieran.
  • Eman nahi den forma plater bat, erretilu bat edo antzekoa erabiliz.
  • Ertzak errematatu daitezke hatzekin pikotxak eginez.
  • Laberatu erdiko erretiluan 15-20 minutu inguru, horitu arte, txigortu gabe.
  • Bitartean, zuringoak elur-punturaino irabiatu.
  • Irabiatzeari utzi gabe, azukre-hautsa, limoi-zukua eta anis esentzia gehitu, kolore zuriko pasta trinko bat osatu arte.
  • Opilak hoztu aurretik glasatua koilara batekin gainetik zabaldu.