Debabarreneko Klub Gastronomikoak bertako produktuak balioan jartzen dituen sukaldariak biltzen ditu.
Debabarreneko Klub Gastronomikoak bertako produktuak balioan jartzen dituen sukaldariak biltzen ditu.
Debabarreneko Klub Gastronomikoak bertako produktuak balioan jartzen dituen sukaldariak biltzen ditu.
Declarado Conjunto Monumental, perderse en las calles de Mutriku es descubrir gran parte de la historia de la Costa Vasca.
Ezagutu Debabarreneko altxor kulturalak: monumentu paregabeek eta Donejakue Ibilbideko paisaia zoragarriek bidaiari eta erromesentzako esperientzia berezia eskaintzen dute.
Debabarreneko Klub Gastronomikoak bertako produktuak balioan jartzen dituen sukaldariak biltzen ditu.
Biztanleria
27.039 (2024)
Festak
San Juan, ekainak 24
San Blas, otsailak 3
Arrateko jaiak, irailak 8
San Andres, azaroak 30
Armagintzaren Museoa
Ipurua Udal Estadioa
Astelena pilotalekua
Udaletxea
Arrate mendia
San Andres eliza
San Blas
Hiri amargina bezala ezaguna, eskualdeko herri nagusia da Eibar, biztanlegoaren gehiengoa han bizi baita. Industria-tradizio handiko udalerri honetan, pixkanaka hirugarren sektorea suspertzen ari da, inguruko enpresei eta pertsonei zerbitzu mordoxka eskainiz.
Ondare Industriala
Eibar Gipuzkoako industria garapenaren gune garrantzitsuenetako bat izan da. Mende luzez, armagintza izan zen hango jarduera nagusia, eta askotariko produktu eta enpresak eratorri dira industria horretatik. Eskualdearen industria-dibertsifikazioa armagintzan eskuratutako ezagutzei eta trebetasunei zor zaie. Era berean, funtsezkoa izan da Debabarreneko biztanleen ekintzaile-izaera. Ezagutu zergatik deitu ohi zaion Eibarri hiri armagina Armagintzaren Museoan.
Artea, kirola eta askoz gehiago
Eibar, denbora aurrera joan ahala, hazkunde handia eman duen herria da. Bertako ondare arkitektonikoak bere gain hartzen ditu San Andres Eliza edo Unzuetako Dorre-Etxea, “Markeskua”, Aldatze Jauregia edota udaletxeko eraikina bera.
Halaber, kulturaren eta kirolaren inguruko eskaintzen duen jarduera-sorta zabalagatik nabarmentzen da (esaterko, oso gomendagarriak dire SD Eibarren instalazio berriak).
Portalea Kultur Etxeak erakusketa eta kultur ekimen ugari hartzen ditu urte osoan zehar, baita Coliseo Antzokiak ere. Nabarmentzekoak dira, inondik inora, Antzerki Jardunaldiak, Estatu mailan urtetik urtera are eta entzutetsuagoak direnak.
Eibarko Arrate Amaren Santutegia, eibartar eta bailarako biztanle guztientzat leku guztiz berezia da. Arrateko Amari buruzko lehengo berriak XIII. mendekoak dira.
Arraten kokatzen da Gerra Zibileko Eibarko Frontearen Interpretazio Zentroa, urte osoan zehar bisita daitekeena.
Gabonak amaitu diren arren, Debabarrenean negua gozatzen jarraitzen dugu. Otsailaren 3rako gure gastronomia tradizionaleko gozokirik ezagunena egiten dugu: San Blas opila. Zatoz ezagutzera!
San Blas egunerako gozokiak prestatzeko ohitura ez da Debabarrenean soilik ematen, Euskadiko hainbat herritan errotuta baitago. Adibidez, Abadiñon eta Laudion.
Gure eskualdean, jende askok oraindik etxean egiten ditu opilak, eta egunean bertan elizara eramaten dituzte bedeinkatzera. Herri sinesmenaren arabera, San Blasek eztarriko gaitzen aurkako botereak omen ditu; horretarako, opilak jateaz gain, kordoi zati bat bedeinkatzera eraman behar da, eta bederatzi egunez zintzurra lotuta eraman. Denbora hori igaro ondoren, erre egiten da, eta katarroen eta beste gaitz batzuen aurkako babesa ematen du urtebetez.
Orea egiteko:
Glasatua egiteko: