Debabarreneko Klub Gastronomikoak bertako produktuak balioan jartzen dituen sukaldariak biltzen ditu.
Debabarreneko Klub Gastronomikoak bertako produktuak balioan jartzen dituen sukaldariak biltzen ditu.
Debabarreneko Klub Gastronomikoak bertako produktuak balioan jartzen dituen sukaldariak biltzen ditu.
Declarado Conjunto Monumental, perderse en las calles de Mutriku es descubrir gran parte de la historia de la Costa Vasca.
Ezagutu Debabarreneko altxor kulturalak: monumentu paregabeek eta Donejakue Ibilbideko paisaia zoragarriek bidaiari eta erromesentzako esperientzia berezia eskaintzen dute.
Debabarreneko Klub Gastronomikoak bertako produktuak balioan jartzen dituen sukaldariak biltzen ditu.
Zatoz Geoparkearen barnealdera, Debabarreneko karstera, ezinbesteko helmuga baita kobazuloak, dolinak eta ibai ezkutuak esploratu nahi dituztenentzat.
Ez galdu Olatz bailara, zirkulu formakoa eta harrizko piramidez inguratua, ez eta Lastur ere, ezkutuko haran luze eta sakona, urak dolinen bidez lurpean desagertzen diren lekua.
Biak dira euskal landa-eremuaren postalak, eta leku ezin hobeak dira Debabarrenean abentura batez gozatzeko, non geologiak eta urak edertasun handiko ekosistema sortzen baituten.
Euskal Kostaldeko Geoparkeko bisita gidatuek hango ondare natural eta kulturalean erabat murgiltzeko aukera eskaintzen dute.
Gidari adituek lagunduta, flyscha eta karsta ezagutu ahal izango dituzu eskualdeko paisaia eta labar paregabeetan barrena eramango zaituzten ibilbide pertsonalizatuei esker, eta txokorik ezkutuenak ezagutu ahal izango dituzu, esperientzia oso eta hezitzaileak biziz.
Gabonak amaitu diren arren, Debabarrenean negua gozatzen jarraitzen dugu. Otsailaren 3rako gure gastronomia tradizionaleko gozokirik ezagunena egiten dugu: San Blas opila. Zatoz ezagutzera!
San Blas egunerako gozokiak prestatzeko ohitura ez da Debabarrenean soilik ematen, Euskadiko hainbat herritan errotuta baitago. Adibidez, Abadiñon eta Laudion.
Gure eskualdean, jende askok oraindik etxean egiten ditu opilak, eta egunean bertan elizara eramaten dituzte bedeinkatzera. Herri sinesmenaren arabera, San Blasek eztarriko gaitzen aurkako botereak omen ditu; horretarako, opilak jateaz gain, kordoi zati bat bedeinkatzera eraman behar da, eta bederatzi egunez zintzurra lotuta eraman. Denbora hori igaro ondoren, erre egiten da, eta katarroen eta beste gaitz batzuen aurkako babesa ematen du urtebetez.
Orea egiteko:
Glasatua egiteko: