Debabarreneko Klub Gastronomikoak bertako produktuak balioan jartzen dituen sukaldariak biltzen ditu.
Debabarreneko Klub Gastronomikoak bertako produktuak balioan jartzen dituen sukaldariak biltzen ditu.
Debabarreneko Klub Gastronomikoak bertako produktuak balioan jartzen dituen sukaldariak biltzen ditu.
Declarado Conjunto Monumental, perderse en las calles de Mutriku es descubrir gran parte de la historia de la Costa Vasca.
Ezagutu Debabarreneko altxor kulturalak: monumentu paregabeek eta Donejakue Ibilbideko paisaia zoragarriek bidaiari eta erromesentzako esperientzia berezia eskaintzen dute.
Debabarreneko Klub Gastronomikoak bertako produktuak balioan jartzen dituen sukaldariak biltzen ditu.
Euskal kostaldeko standean, produktu anitzeko helmuga turistiko bezala promozionatzen da Debabarrena, betiere Euskal Kostaldeko UNESKO Geoparkea produktu nagusi bezala izanez.
Debabarreneko eskualdea Fitur Nazioarteko Turismo Azokan da aurten ere. Guar hasi, hilak 18, eta igandera bitarte luzatuko da turismo arloko ekimena Edizio honetan, Euskadiko standaren barruan, Euskal Kostaldearen txokoan, Debabarreneko erakargarritasunen berri eman zaie bisitariei: proposamen turistiko desberdinen gaineko informazioa, eskualdeko herriei buruzkoa, betiere, Debabarreneko baliabide turistiko nagusiena azpimarratuz: Euskal Kostaldeko UNESCO Geoparkea Mutrikuk, Debak (Debabarrena) eta Zumaiak, Urola Kostatik, osatua.
Urtero bezala, Debabarreneko ordezkaritza bat Madrilgo azokara gerturatu da: Debako eta Mutrikuko Alkateak, Gilen Garcia eta Joseba Palenzuela; Geoparkeko gerentea, Leire Barriuso; eskualdeko turismo bulegoetako arduradunak, Jasone Galdona (Deba) eta Marta Amonarriz (Mutriku); Juan Angel Balbas, Debegesa Debabarreneko Garapen Agentziako zuzendari nagusia, eta Aitziber Cortazar, Debabarrena eskualdeko turismo arduraduna, besteak beste.
Aurten, Debabarrena azokara joango da bere ibilbideen mapa berriarekin. Mapa horrek aukera zabala eskaintzen du mendi-eremuetan egiten diren ibilaldi eta zeharbideetan, kostako begiratoki ikusgarrietan eta interes geologikoko eta kulturaleko guneetan. Liburuxka Debabarrena Turismo (debabarrenaturismo.com) webgunean dago eskuragarri, eta, gainera, Debabarrena turismo wikilock kontu ofizialean kontsultatu eta deskargatu daiteke. Gainera, urteko garai honetarako erakargarri turistiko nagusi gisa, Debabarrenak eskualdeko museoen eskaintza zabala darama Fiturrera.
Gabonak amaitu diren arren, Debabarrenean negua gozatzen jarraitzen dugu. Otsailaren 3rako gure gastronomia tradizionaleko gozokirik ezagunena egiten dugu: San Blas opila. Zatoz ezagutzera!
San Blas egunerako gozokiak prestatzeko ohitura ez da Debabarrenean soilik ematen, Euskadiko hainbat herritan errotuta baitago. Adibidez, Abadiñon eta Laudion.
Gure eskualdean, jende askok oraindik etxean egiten ditu opilak, eta egunean bertan elizara eramaten dituzte bedeinkatzera. Herri sinesmenaren arabera, San Blasek eztarriko gaitzen aurkako botereak omen ditu; horretarako, opilak jateaz gain, kordoi zati bat bedeinkatzera eraman behar da, eta bederatzi egunez zintzurra lotuta eraman. Denbora hori igaro ondoren, erre egiten da, eta katarroen eta beste gaitz batzuen aurkako babesa ematen du urtebetez.
Orea egiteko:
Glasatua egiteko: