Debabarreneko Klub Gastronomikoak bertako produktuak balioan jartzen dituen sukaldariak biltzen ditu.
Debabarreneko Klub Gastronomikoak bertako produktuak balioan jartzen dituen sukaldariak biltzen ditu.
Debabarreneko Klub Gastronomikoak bertako produktuak balioan jartzen dituen sukaldariak biltzen ditu.
Declarado Conjunto Monumental, perderse en las calles de Mutriku es descubrir gran parte de la historia de la Costa Vasca.
Ezagutu Debabarreneko altxor kulturalak: monumentu paregabeek eta Donejakue Ibilbideko paisaia zoragarriek bidaiari eta erromesentzako esperientzia berezia eskaintzen dute.
Debabarreneko Klub Gastronomikoak bertako produktuak balioan jartzen dituen sukaldariak biltzen ditu.
Eibarko Udalak eta Debegesak berriz ere martxan jarriko dute abuztuko bisita gidatuen programa. Ekimena Eibarko Udalaren Ekonomia Garapen, Enplegu eta Berrikuntza Sailak sustatzen du Debegesa Eskualdeko Garapen Agentziarekin lankidetzan, eta helburua da herriaren ondare historiko eta kulturala balioan jartzea eta eskaintza turistiko bat sortzea udan gure herria bisitatzen duten pertsona guztientzat.
Hala, bisitaren ibilbidean ezagutzera emango da azken 100 urteetan herriak izan duen garapen industriala, kulturala eta historikoa. Eibar duela mende bat nolakoa zen erakusten duten irudiekin, Nerea Alustiza historiagileak gidatuko ditu bisitak; ibilaldiak Estaziño kaletik abiatuko dira, tren-geltokiaren ondoan, eta erdiguneko hainbat kale igaro ondoren Untzagan amaituko dira. Han, beste gertakari batzuen artean, Eibarrek II. Errepublikaren aldarrikapenean izan zuen papera gogoraraziko da.
Bisitak abuztuko ostegunetan izango dira (hilak 3,10,17 eta 24) arratsaldez, 18:30etik 20:00etara, eta igandeetan (hilak 6 eta 27) goizez, 11:30etik 13:00etara. Abuztuaren 3an eta 27an euskaraz egongo dira eta gainerakoak erderaz.
Bisitak doakoak dira, baina interesdunek aldez aurretik eman behar dute izena. Astelehenetik ostiralera egin daiteke, 8:30etik 13:30era, bai Pegoran presentzialki edo 943 708400 telefonora deituta. Izena emateko epea bisita bakoitzaren aurreko lanegunean amaituko da. Kalitatea bermatzeko, parte-hartzaileen gehieneko kopurua 15 lagunekoa izango da.
Gabonak amaitu diren arren, Debabarrenean negua gozatzen jarraitzen dugu. Otsailaren 3rako gure gastronomia tradizionaleko gozokirik ezagunena egiten dugu: San Blas opila. Zatoz ezagutzera!
San Blas egunerako gozokiak prestatzeko ohitura ez da Debabarrenean soilik ematen, Euskadiko hainbat herritan errotuta baitago. Adibidez, Abadiñon eta Laudion.
Gure eskualdean, jende askok oraindik etxean egiten ditu opilak, eta egunean bertan elizara eramaten dituzte bedeinkatzera. Herri sinesmenaren arabera, San Blasek eztarriko gaitzen aurkako botereak omen ditu; horretarako, opilak jateaz gain, kordoi zati bat bedeinkatzera eraman behar da, eta bederatzi egunez zintzurra lotuta eraman. Denbora hori igaro ondoren, erre egiten da, eta katarroen eta beste gaitz batzuen aurkako babesa ematen du urtebetez.
Orea egiteko:
Glasatua egiteko: