Debabarreneko Klub Gastronomikoak bertako produktuak balioan jartzen dituen sukaldariak biltzen ditu.
Debabarreneko Klub Gastronomikoak bertako produktuak balioan jartzen dituen sukaldariak biltzen ditu.
Debabarreneko Klub Gastronomikoak bertako produktuak balioan jartzen dituen sukaldariak biltzen ditu.
Declarado Conjunto Monumental, perderse en las calles de Mutriku es descubrir gran parte de la historia de la Costa Vasca.
Ezagutu Debabarreneko altxor kulturalak: monumentu paregabeek eta Donejakue Ibilbideko paisaia zoragarriek bidaiari eta erromesentzako esperientzia berezia eskaintzen dute.
Debabarreneko Klub Gastronomikoak bertako produktuak balioan jartzen dituen sukaldariak biltzen ditu.
Programa berriak jarraipena emango die azken urteetan abuztuan eta Aste Santuan egin diren bisitei, oso harrera ona izan baitute. Aurreko edizioetan ez bezala, bisitak doakoak izango dira.
Eibarko Udalak, Ekonomia Garapen, Enplegu eta Berrikuntza Sailaren bitartez eta Debegesa eskualdeko garapen-agentziarekin lankidetzan, bisita gidatuen programaren edizio berri bat antolatu du Aste Santurako, hiriko eskaintza turistikoa ezagutarazteko eta haren elementu erakargarriak eta historia balioan jartzeko.
Ekimena 2021eko udan jarri zen martxan, eta 2022ko Aste Santuan eta udan errepikatu zen. Bisitek izan duten harrera ona ikusita, Udalak programari jarraipena ematea erabaki du. Hala, Udalak aurrera egiten segitu nahi du Eibar bisitatzen duten pertsonentzako eskaintza turistiko bat egituratzen.
Aste Santu honetarako programatutako bisitak apirilaren 6, 7, 8 eta 10ean egingo dira, Aste Santuko jaiegunekin bat. Bisitetan, ibilbide historiko bat egiten da Eibarko kaleetatik. Arratsaldez egingo da ekimena, 18:30etik 20:00etara. Apirilaren 6, 8 eta 10ean erderaz, eta hilaren 7an euskaraz.
Ibilaldia Eibarko garapen industrialean oinarrituko da, eta horren bidez azalduko da herriaren bilakaera. Bisitetan, gidariak —Nerea Alustiza eibartar historialaria— Eibar duela 100 urte nolakoa zen ulertzeko irudiak erakutsi, eta gaurdainoko garapen historikoa azalduko du, Eibarko industriak edo gure herriak II. Errepublikaren aldarrikapenean izan zuen papera ahaztu gabe.
Aurreko edizioetan ez bezala, oraingoan bisitak doan izango dira, baina interesa dutenek izena eman beharko dute aurretik, plaza mugatuak direlako. Izen-ematea egiteko, telefonoz deitu daiteke 943820110 zenbakira apirilaren 5era arte, 8:30etatik 15:00etara; edo udal-webguneko formularioan inskribatu www.eibar.eus/bisitagidatuak estekan, bisita egiteko aukeratutako egunaren bezpera arte.
Bisita bakoitzean, gehienez ere, 15 lagunek parte hartu ahal izango dute, hala bisitei probetxu gehiago atera eta lasaiagoak izan daitezen. Muga hori bete ondoren, izen-ematea itxi egingo da.
1921eko indusketan harrizko aizkora bat, gezi punta bat, bi arraspa, bi suharrizko printza eta zeramika zati bat aurkitu ziren. 2014ko indusketan 17 zeramika zati eta 7 suharri aurkitu ziren.
Barandiaranek tumulua ikusi zuen soilik, eta ez zuen induskatu. 2016-17ko indusketan ganbara aurkitu zen eta bertan bi erabilpen fase desberdindu ziren: hasierako bat, Neolitokoa, eta bigarren bat, berantiarra, Brontze Arokoa. Bien artean ganbara suntsitu eta harlosatako bat erori egin zen. Azken erabilpen-fasean sinesmenak aldatu ziren, eta hileta-erritua gorpuak ehortzetik erraustera pasa zen.
Gabonak amaitu diren arren, Debabarrenean negua gozatzen jarraitzen dugu. Otsailaren 3rako gure gastronomia tradizionaleko gozokirik ezagunena egiten dugu: San Blas opila. Zatoz ezagutzera!
San Blas egunerako gozokiak prestatzeko ohitura ez da Debabarrenean soilik ematen, Euskadiko hainbat herritan errotuta baitago. Adibidez, Abadiñon eta Laudion.
Gure eskualdean, jende askok oraindik etxean egiten ditu opilak, eta egunean bertan elizara eramaten dituzte bedeinkatzera. Herri sinesmenaren arabera, San Blasek eztarriko gaitzen aurkako botereak omen ditu; horretarako, opilak jateaz gain, kordoi zati bat bedeinkatzera eraman behar da, eta bederatzi egunez zintzurra lotuta eraman. Denbora hori igaro ondoren, erre egiten da, eta katarroen eta beste gaitz batzuen aurkako babesa ematen du urtebetez.
Orea egiteko:
Glasatua egiteko: