Antolatu zure bidaia

Non lo egin?

Gure ostatu-eskaintza

Kostaldean edo eskualdeko mendietan, Debabarrenean, mota guztietako ostatuak aurkituko dituzu. Aukeratu zure interesen arabera eta gozatu egonaldi eroso eta ahaztezin batez.

Ostatuak

Herriak

Hotelak

Hiru Uhinak

Deba

Aterpetxeak

Geltoki aterpetxea

Deba

Pentsioak

Zumardi

Deba

Apartamentuak

Endañeta Berri

Deba

Nekazalturismoak

Zelaieta Berribi

Deba

Nekazalturismoak

Arruan Haundi

Deba

Nekazalturismoak

Erlete Goikoa

Deba

Nekazalturismoak

Txerturi Goikoa

Deba

Nekazalturismoak

Zubeltzu Torre

Deba

Nekazalturismoak

Perlakua Saka

Deba

Nekazalturismoak

Arrasketa

Deba

Nekazalturismoak

Arriola Txiki

Deba

Nekazalturismoak

Goikola

Deba

Nekazalturismoak

Donibane

Deba

Nekazalturismoak

Txindurri Iturri

Deba

Nekazalturismoak

Eleizondo

Deba

Hotelak

Kanala hotela

Deba

Nekazalturismoak

Sosola Baserria

Eibar

Apartamentuak

Urain Suites

Deba

Hotelak

Ixua hotela

Eibar

Hotelak

Unzaga Plaza hotela

Eibar

Pentsioak

Eibarrooms

Eibar

Nekazalturismoak

Atxuri landetxea

Mendaro

Nekazalturismoak

Abatetxe nekazaritza-turismoa

Elgoibar

Hotelak

Txarriduna hotela

Elgoibar

Hotelak

Villa de Ermua Hotela

Ermua

Aterpetxeak

Mélida pentsioa

Ermua

Hotelak

Mañe landa-hotela

Mallabia

Kanpinak

Santa Elena Kanpina

Mutriku

Hotelak

Longa Nagusia

Mallabia

Kanpinak

Saturraran kanpina

Mutriku

Hotelak

Mendi Azpi Rooms

Mutriku

Nekazalturismoak

Pikua

Mutriku

Nekazalturismoak

Haitzalde

Mutriku

Kanpinak

Itxaspe Kanpina

Deba

Aterpetxeak

Lastur Aterpetxea

Deba

Hotelak

Arbe Hotela

Mutriku

Jarraitu zure bidaia antolatzen...

Nola iritsi?

Debabarrena Euskadi erdigunean dago, hiru euskal hiriburuetatik ordubete baino gutxiagora. Eskualdeko zortzi udalerrien arteko mugikortasuna eta eskualderako sarbidea eskura.

Has dadila zure bidaia!

Non jan?

Gure eskualdeak hainbat produktu eta ekitaldi gastronomiko ditu ondo jateko urte osoan zehar, eta, hortaz, sukaldaritza-esperientzia paregabeak eskaintzen dituzten makina bat jatetxe ere aurkituko dituzu bertan. Ezagutu itzazu!

San Blas

Gabonak amaitu diren arren, Debabarrenean negua gozatzen jarraitzen dugu. Otsailaren 3rako gure gastronomia tradizionaleko gozokirik ezagunena egiten dugu: San Blas opila. Zatoz ezagutzera!

San Blas egunerako gozokiak prestatzeko ohitura ez da Debabarrenean soilik ematen, Euskadiko hainbat herritan errotuta baitago. Adibidez, Abadiñon eta Laudion.

Gure eskualdean, jende askok oraindik etxean egiten ditu opilak, eta egunean bertan elizara eramaten dituzte bedeinkatzera. Herri sinesmenaren arabera, San Blasek eztarriko gaitzen aurkako botereak omen ditu; horretarako, opilak jateaz gain, kordoi zati bat bedeinkatzera eraman behar da, eta bederatzi egunez zintzurra lotuta eraman. Denbora hori igaro ondoren, erre egiten da, eta katarroen eta beste gaitz batzuen aurkako babesa ematen du urtebetez.

Osagaiak

Orea egiteko:

  • Kilo bat gari-irin
  • 6 arrautza
  • 125 gr txerri-gantz edo gurin edo margarina
  • Kilo erdi azukre
  • Legami zorrotxo bat
  • 15 tanta anis esentzia

Glasatua egiteko:

  • 2 arrautza zuringo
  • 250 gr azukre-hauts
  • 10 limoi-zuku tanta
  • 10 tanta anis esentzia (aukerakoa)

Nola egin

  • Labea berotu 180º tan.
  • Irina laneko mahai garbi batean jarri, eta sumendi itxurarekin pilatu.
  • Arrautzak erdian apurtu, eta eskuekin nahastu.
  • Gantza edo ordezkoa gehitu, eskuekin landuz.
  • Pixkanaka azukrea eta anis esentzia gehitu.
  • Orea eskuekin landu, itsasten ez den arte.
  • Bola itxura eman, eta orea tapatuz, ordu erdi gutxienez pausatu giro-tenperaturan.
  • Ondoren, mahaia eta egurrezko arrabola irineztatu.
  • Orea bola txikietan moztu eta lisatu zentimetro erdiko lodieran.
  • Eman nahi den forma plater bat, erretilu bat edo antzekoa erabiliz.
  • Ertzak errematatu daitezke hatzekin pikotxak eginez.
  • Laberatu erdiko erretiluan 15-20 minutu inguru, horitu arte, txigortu gabe.
  • Bitartean, zuringoak elur-punturaino irabiatu.
  • Irabiatzeari utzi gabe, azukre-hautsa, limoi-zukua eta anis esentzia gehitu, kolore zuriko pasta trinko bat osatu arte.
  • Opilak hoztu aurretik glasatua koilara batekin gainetik zabaldu.