
Dolmenen Ibilbidean aurkitutako pieza arkeologikoak lehen aldiz ikusgai egongo dira Elgoibarren, Soraluzen eta Bergaran
Martxoak 11, 2026Albisteak
“Debabarrena Gourmet” ekimen gastronomikoaren hirugarren edizioa egingo da apirilean
- Debabarrena/2026.03.24.- Datorren apirilaren 10etik 30era bitartean, “Debabarrena Gourmet” ekimen gastronomikoaren hirugarren edizioazgozatzeko aukera izango da Debabarrenean. Eskualdeko erreferentziazko jatetxeek zazpi platerez osatutako dastatze menuak eskainiko dituzte 65eurotan.
- Menuak ikusi
Ekimena Debabarrena Turismoak bultzatzen du, Debabarreneko Klub Gastronomikoko sukaldariekin elkarlanean, eta helburua da sukaldariak eta bertako produktuak balioan jartzea, baita plater bakoitzaren sorkuntza-prozesua erakustea ere. “Hirugarren edizio honetan, gure sukaldarien talentua nabarmentzea eta eskualdeko gastronomia aberatsa erakusten jarraitu nahidugu”, adierazi du Aitziber Cortazar, Debegesa Debabarreneko Garapen Agentziako Garapen Jasangarriko eta Turismo Saileko arduradunak.
“Debabarrena Gourmet” menuak zazpi plater izango ditu: aperitiboa, bi hasierako plater, bi plater nagusi (arraina eta haragia) eta bi postre. Aurten, ekimenean zazpi jatetxek hartuko dute parte: Eibarko Baratze Gourmet, Elgoibarko Belaustegi, Debako Hiru Bistro eta Urgain, Mutrikuko Pikua, Mallabiko Trabakua Behekoa eta Itziarko Salegi, eta jatetxe horietako sukaldariek prestatuko dituzte platerak, hurrenez hurren: Unai Altuna, Josu Mugerza, Geaxi Uribarri, Nestor Pañuni, Luis Ángel Alburquerque, Tasio Fernández eta Imanol Mugerza. Menuan ogia, kafea eta edaria sartzen dira, eta aurten Arabar Errioxako Valdelana Upategiaren “EDER de Valdelana” ardo zuria eta gorria izango dira dastatzeko aukerako ardoak.
“Debabarrena Gourmet” eskualdeko chef erreferenteen plater bikainak probatzeko aukera paregabea da, hala nola onddo salteatuak gorringo kuratuaeta foie-espumaarekin edo zapo-takoak almejekin eta ilar-saltsarekin. Jatetxe bakoitzak bere menu propioa sortu du, eta proposamen guztiak debabarrenaturismo.com webgunean daude ikusgai. Menua dastatu nahi dutenek jatetxeetara deitu behar dute aurrez erreserba egiteko eta “Debabarrena Gourmet” menuarekin gozatu nahi dutela adierazteko.
Gainera, ekimenak Debabarrena ezagutzeko aukera eskaintzen du gastronomia eta eskualdeko bisita gidatuak uztartuz: bidezidorretatik ibilaldiak, begiratokietatik ikuspegiak, euskal DNA ezagutzea industria-museoen bitartez, zaldi-ibilaldiak eta bestelako jarduerak.
“Debabarrena Gourmet” ekimenak Eusko Jaurlaritzaren, Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Euskadi Gastronomikaren babesa du, eta gastronomia eta turismo esperientzialaren zaleentzat ezinbesteko proposamen bihurtzen da.

