Debabarreneko Klub Gastronomikoak bertako produktuak balioan jartzen dituen sukaldariak biltzen ditu.
Debabarreneko Klub Gastronomikoak bertako produktuak balioan jartzen dituen sukaldariak biltzen ditu.
Debabarreneko Klub Gastronomikoak bertako produktuak balioan jartzen dituen sukaldariak biltzen ditu.
Declarado Conjunto Monumental, perderse en las calles de Mutriku es descubrir gran parte de la historia de la Costa Vasca.
Ezagutu Debabarreneko altxor kulturalak: monumentu paregabeek eta Donejakue Ibilbideko paisaia zoragarriek bidaiari eta erromesentzako esperientzia berezia eskaintzen dute.
Debabarreneko Klub Gastronomikoak bertako produktuak balioan jartzen dituen sukaldariak biltzen ditu.
Azaroaren 7tik 30era, Debabarrena eskualdeak Tripontziak ekimen gastronomikoaren hamabigarren edizioa ospatuko du, Debegesa Garapen Agentziak eta Debabarreneko Klub Gastronomikoak antolatuta. Aurten ere, Eusko Jaurlaritza-turismo eta Gipuzkoako Foru Aldundiko turismo departamentuaren babesa du ekimenak. Hasi zenetik, ekimenaren helburua izan da bertako eta garaian garaiko produktuen kontsumoa sustatzea eta Debabarreneko sukaldari, establezimendu gastronomikoak zein bertako produktuak balioan jartzea.
Edizio honetan, Eibarko Baratze Taberna, Elgoibarko Belaustegi, Mallabiko Trabakua Behekoa, Mutrikuko Pikua eta Debako Hiru Bistro, Urgain eta Itsaslabarrak jatetxeek hartuko dute parte, eta sasoiko eta tokiko produktuetan oinarritutako platerak eskainiko dituzte, jatetxe bakoitzak bereak. Menuak, 38 eurokoak dira eta barne hartzen ditu aperitibo bat, sarrera, bi plater nagusi (haragia eta arraina) eta Mendaroko txokolatearekin egindako postrea. Ogia, kafea eta ardoa ere menuan sartzen dira, eta jatetxe guztiek ardo berdina eskainiko dute menurekin: Familia Valdelana upeltegiko ardo zuria eta ardo beltza. Bestalde, 6 euroko gehigarri baten truke, txakolinaz gozatu ahal izango da.
Beharrezkoa da aurrez jatetxera deitu eta erreserba egitea Tripontziak Menua dastatu nahi dela aipatuz.
Tripontziak zozketa
Aurreko urteetan bezala, aurten ere ekimenean zehar, zozketa bat egingo da. Parte hartzeko jatetxeetan eskuragarri egongo diren kupoiak bete behar dira eta bertan eskatzen diren datuak osatu. Parte-hartzaile guztien artetik, bi irabazle aterako dira, eta bertako produktuekin osatutako otar bana jasoko dute.
Planak Tripontziak ekimenak irauten duten bitartean
Tripontziak ekimenak aukera paregabea eskaintzen du eskualdeko ondare industrial, natural eta geologikoa ezagutzeko.
Debabarreneko historia kontatzen duten museoak
Elgoibarren, Makina Erremintaren Museoak fabrikazio mekanikoko prozesuetan erabiltzen diren teknologien jatorria eta bilakaera erakusten duen gida didaktiko oso bat eskaintzen dute eta Eibarren, Armagintzaren Museoak hiriaren iragan industriala aztertzen du, Armagintza Eskolaren Museo zaharretik ekarritako armen bildumatik hasi eta denboran zehar Eibarren fabrikatutako produktuen erakusketa zabaleraino.
Natura, geologia eta ondarea: ingurunea esploratzeko ibilbideak
Natura, geologia eta ondarea uztartzen dituen ibilaldi interpretatuak egiteko aukera ere izango dute bisitariek. Deban, HAB – El Valle de la Prehistoria espazioak aire zabaleko museo gisa funtzionatzen du, eta bertan posible da bailaran aurkitutako aztarna arkeologikoak ezagutzea eta klima aldaketak tokiko geografian utzi dituen aztarnak behatzea. Mutrikun, Olatz, Haran ezkutuak polje izenez ezagutzen den ingurune geologiko berezian barneratzeko aukera ematen du, kare-harriaren higadurak itxitako haranean.
Beste proposamen aipagarri bat Elgoibar, Soraluze eta Bergara lotzen dituen Dolmenen Ibilbidea da, itsasoa eta mendia lotzen dituen ibilbidean 19 trikuharri eta elementu megalitiko ezagutzeko aukera ematen du. Azkenik, Flyscharen Ibilbideak benetako bidaia eskaintzen du Lurraren milioika urteko historian zehar. Ibilbide honek Paisaia Natural Babestu izendatutako kostalde bat zeharkatzen du, Euskal Kostaldeko Geoparkearen zati bat, planetaren bilakaera geologikoa kontatzen duten itsaslabar ikusgarriekin.
Tripontziak ekimenak kultura, historia eta natura uztartzen dituen esperientzia oso bat proposatzen du, bertakoak eta bisitariak gonbidatuz Debabarreneko altxorrak ikuspuntu berrietatik berraurkitzera.
1921eko indusketan harrizko aizkora bat, gezi punta bat, bi arraspa, bi suharrizko printza eta zeramika zati bat aurkitu ziren. 2014ko indusketan 17 zeramika zati eta 7 suharri aurkitu ziren.
Barandiaranek tumulua ikusi zuen soilik, eta ez zuen induskatu. 2016-17ko indusketan ganbara aurkitu zen eta bertan bi erabilpen fase desberdindu ziren: hasierako bat, Neolitokoa, eta bigarren bat, berantiarra, Brontze Arokoa. Bien artean ganbara suntsitu eta harlosatako bat erori egin zen. Azken erabilpen-fasean sinesmenak aldatu ziren, eta hileta-erritua gorpuak ehortzetik erraustera pasa zen.
Gabonak amaitu diren arren, Debabarrenean negua gozatzen jarraitzen dugu. Otsailaren 3rako gure gastronomia tradizionaleko gozokirik ezagunena egiten dugu: San Blas opila. Zatoz ezagutzera!
San Blas egunerako gozokiak prestatzeko ohitura ez da Debabarrenean soilik ematen, Euskadiko hainbat herritan errotuta baitago. Adibidez, Abadiñon eta Laudion.
Gure eskualdean, jende askok oraindik etxean egiten ditu opilak, eta egunean bertan elizara eramaten dituzte bedeinkatzera. Herri sinesmenaren arabera, San Blasek eztarriko gaitzen aurkako botereak omen ditu; horretarako, opilak jateaz gain, kordoi zati bat bedeinkatzera eraman behar da, eta bederatzi egunez zintzurra lotuta eraman. Denbora hori igaro ondoren, erre egiten da, eta katarroen eta beste gaitz batzuen aurkako babesa ematen du urtebetez.
Orea egiteko:
Glasatua egiteko: