Debabarrena

Pribatutasun politika

Pribatutasun politika

DEBEGESA S.A A-20098349 IFK zenbakiarekin, Europar Parlamentuko (UE) 2016/679 Erregelamenduak eta 2016ko apirilaren 27ko Kontseiluak pertsona fisikoen izaera pertsonaleko datuen tratamenduari eta aipatu datuen zirkulazio libreari dagokionez ezarri dituzten legezko eskakizunekin batera eta, bereziki, 25. artikuluak eta 78. Kontuan hartuzkoak diotena betez, izaera pertsonaleko datuen tratamenduaren Arduradun dela aitortzen du eta aipatuak indarreko arauak betez eta beren tratamenduari loturik iraganean detektatu dituen arriskuak aintzat hartuz tratatzeko konpromisoa hartu du.

Izaera pertsonaleko datuen kudeaketa egokia bermatzeko xedearekin, tratamendu-prozesuan parte hartzen duten DEBEGESA-ko langile guztiek erakundeak ezarri dituen datuak babesteko politika guztiak ezagutzen dituzte, izaera pertsonaleko datuen konfidentzialtasuna, osotasuna, eskuragarritasuna eta erresilientzia bermatuz, bai eta izaera pertsonaleko datuak eraginkortasunez eta ahalik eta azkarren leheneratzeko gaitasuna bermatuz ere ezbeharren bat gertatzen den guztietan.

Indarreko araudiaren arabera, DEBEGESA ez dago Datuen Babeserako Ordezkari (DBO) bat izendatzera behartuta, egindako tratamenduetan ez baita datu sentikorrik erabiltzen. Nolanahi ere, zure esku gaitzazu edozein erreklamazio, kontsulta eta/edo iradokizunerako. Horrez gain, ondoko alderdien inguruko informazioa jartzen dugu zure esku:

1. Izaera pertsonaleko zure datuen tratamenduaren arduraduna

  • Arduradunaren identifikazioa: DEBEGESA S.A, A-20098349 IFK zenbakia.
  • Posta-helbidea: Pol. Ind. Azitain 3 bis, 20600 Eibar Gipuzkoa
  • Webgunea: www.debabarrenaturismo.com
  • Harremanetarako e-posta: turismoa@debegesa.eus
  • Harremanetarako telefonoa: 943 820 110

2. Izaera pertsonaleko zure datuen tratamendua. Xedea eta iraupena

Izaera pertsonaleko datuak eskatzen dizkizun bakoitzean, DEBEGESA -k berariaz jakinaraziko dizu zertarako erabiliko diren berariaz baimendu dituzun datu horiek, datuak jasotzeko unean. DEBEGESA -ek aipatutako datuak beste xede baterako erabiliko nahi balitu, zure esanbidezko adostasuna eskatuko dizu aldez aurretik. Merkataritza-informazioa igortzeko zure baimena eman badiguzu, jakin ezazu “merkataritza profil” bat osatzeko aukera izango dugula jasotako datu horiekin, gure informazioa zure interesetara hobeto egoki dezagun; nolanahi ere, gaineratu beharra dago ere ez dela profil horretan bakarrik oinarrituriko erabaki automatizaturik hartuko.

Izaera pertsonaleko zure datuen erabilera mugagabea izango da, zure datuak ezabatzeko eskubidea gauzatzen ez baduzu. Hori gertatzen bada, izaera pertsonaleko zure datuak ezabatuko ditugu, indarreko legediak dioenari jarraiki epe zehatz batean zehar gordetzera behartuta gauden datu horiek salbu (gure zerbitzuen fakturazio-datuak, esaterako).

3. Izaera pertsonaleko zure datuen tratamenduaren legezkotzea

Izaera pertsonaleko zure datuak tratatzeko legezkotzen gaituen legezko oinarria tratamendu horretarako eman duzun adostasuna edo baimena da. Orokorrean, xede nagusirako eskatuko dizu zure adostasuna DEBEGESA -k (eskatu duzun zerbitzua eskaini ahal izatea). Adostasuna ez emateak, ondorioz, eskatu duzun zerbitzua eskaintzeko ezintasuna ekarriko du. Xedea bigarren-mailako besteren bat balitz (DEBEGESA -ren merkataritza izaerako informazioa bidali ahal izatea), xede horrekin eginiko bidalketak baimentzen dituzula berariaz adierazi beharko duzu; bigarren-mailako xede hori baimenduko ez bazenu, merkataritza izaerako informazioa bidaltzeko baimenik ez duela ulertuko du DEBEGESA -k eta, horrenbestez, ez du mota horretako bidalketarik egingo.

4. Izaera pertsonaleko zure datuen hartzailea

DEBEGESA -k ez ditu izaera pertsonaleko zure datuak hirugarrenen esku utziko. Mota horretako lagapen bat egitea aurreikusiko balitz, zure esanbidezko adostasuna edo onarpena eskatuko litzateke, lagapenen onuradunak zeintzuk liratekeen adieraziz. Aipatu onuradunak argi eta garbi jasota ez baleude, onuradunen kategoria jakinaraziko litzateke.

DEBEGESA -k izaera pertsonaleko zure datuak erabiltzeko gai izango diren hirugarrenak kontratatzeko gaitasuna dauka, ordea. Aipatu tratamendua zerbitzu baten eskaintzaren barruan emango da soilik eta tratamendu-agindu bat sortuko da, arestian aipaturiko Europako Erregelamenduko 28. eta 29. artikuluetan ezarritako baldintzak bete beharko dituena. Kasu horietan, DEBEGESA -k dagokion datuak babesteko kontratu-markoaren bidez arautuko du tratamendu-agindu hori. Kontratuak argiro jaso beharko ditu bi aldeek izaera pertsonaleko zure datuen tratamenduan hartuko dituzten konpromisoak, konfidentzialtasunari eta segurtasunari dagokienez.

Tratamendua egiteko arduraduna Europatik kanpoko erakunde bat balitz, Datuak Babesteko Espainiako Agentziaren iritziz segurtasun-maila berdintsuak dituzten entitateekin lan egingo da. Segurtasun-maila hori ondoko bideen bidez egiaztatu ahal izango da:

  • Zerbitzua eskainiko duen enpresa Europar Batasunaren babes-maila berdintsua duten herrialdetako zerrendan sartuta dago.
  • Datuak Babesteko Espainiako Agentziaren berariazko baimena dauka datuak nazioartean transferitzeko.
  • Zerbitzua eskainiko duen enpresak EU-US Privacy Shield hitzarmenaren babespean lan egiten du.

5. Izaera pertsonaleko zuren datuen tratamenduari loturiko eskubideak

DEBEGESA -k tratatuko dituen izaera pertsonaleko datuen titularra zaren heinean eta arestian aipaturiko Europako Erregelamenduko 15a eta 21a bitarteko artikuluetan ezarritakoa aplikatuz, datuak eskuratu, zuzendu edo ezabatu, tratamendua mugatu, aurkatu eta/edo eramangarritasuna bermatzeko eskubideak gauza ditzakezu uneoro. Horretarako, DEBEGESA -rekin harremanetan jarri beharko zara, ohiko komunikazio-bideez baliatuz eta, bereziki, Datuak Babesteko Politika honen 1. puntuan ezarritako harremanetarako datuen bitartez, gauzatu nahi duzun eskubidea zein den adieraziz. Horretarako, zure burua argi eta garbi identifikatu beharko duzu, gauzatu nahi den eskubidearen xede diren izaera pertsonaleko datuen titularra zarela bermatuz. DEBEGESA -k ahalik eta epe motzenean exekutatuko du aipatu eskubidea eta, beti ere, atzerapen desegokirik izan gabe. Zure eskubideak zeintzuk diren eta hauek gauzatzeko moduen inguruko zalantzarik bazenu, DEBEGESA zure esanetara dago, beharrezko informazio eta argibide guztiak emateko eta eskubideen gauzatzea errazteko.

Eskubideren bat gauzatzeko zure eskariak erantzun egokirik izan ez duela uste baduzu, dagokion erreklamazioa aurkeztu dezakezu erakunde eskudunaren aurrean; horretarako, hemen duzu Datuak Babesteko Espainiako Agentziaren harremanetarako datu nagusiak:

Datuak Babesteko Espainiakoa Agentzia (AEPD)
Jorge Juan, 6
28001 Madril
www.agpd.es
Harremanetarako telefonoak: 901 100 099 – 912 663 517

6. Datuen jatorria

DEBEGESA -k tratatuko dituen izaera pertsonaleko datuen jatorria aipatu datuen titular bera izango da, edo bere legezko ordezkaria edo berak berariaz baimendu d(it)uen pertsona edo pertsonak. Trataturiko datu-kategoriak ondokoak izango dira: identifikazio-datuak, ekonomikoak, merkataritza, hezkuntza eta ogibide mailako datuak eta, orokorrean, babes berezirik ez duen izaera pertsonaleko edozein datu.

Jarraitu
zure bidaia antolatzen...

Nola iritsi?

Debabarrena Euskadi erdigunean dago, hiru euskal hiriburuetatik ordubete baino gutxiagora. Eskualdeko zortzi udalerrien arteko mugikortasuna eta eskualderako sarbidea eskura. Has dadila zure bidaia

Non lo egin?

Kostaldean edo eskualdeko mendietan, Debabarrenean, mota guztietako ostatuak aurkituko dituzu. Aukeratu zure interesen arabera eta gozatu egonaldi eroso eta ahaztezin batez.

Non jan?

Gure eskualdeak hainbat produktu eta ekitaldi gastronomiko ditu ondo jateko urte osoan zehar, eta, hortaz, sukaldaritza-esperientzia paregabeak eskaintzen dituzten makina bat jatetxe ere aurkituko dituzu bertan.
Ezagutu itzazu!

San Blas

Gabonak amaitu diren arren, Debabarrenean negua gozatzen jarraitzen dugu. Otsailaren 3rako gure gastronomia tradizionaleko gozokirik ezagunena egiten dugu: San Blas opila. Zatoz ezagutzera!

San Blas egunerako gozokiak prestatzeko ohitura ez da Debabarrenean soilik ematen, Euskadiko hainbat herritan errotuta baitago. Adibidez, Abadiñon eta Laudion.

Gure eskualdean, jende askok oraindik etxean egiten ditu opilak, eta egunean bertan elizara eramaten dituzte bedeinkatzera. Herri sinesmenaren arabera, San Blasek eztarriko gaitzen aurkako botereak omen ditu; horretarako, opilak jateaz gain, kordoi zati bat bedeinkatzera eraman behar da, eta bederatzi egunez zintzurra lotuta eraman. Denbora hori igaro ondoren, erre egiten da, eta katarroen eta beste gaitz batzuen aurkako babesa ematen du urtebetez.

Osagaiak

Orea egiteko:

  • Kilo bat gari-irin
  • 6 arrautza
  • 125 gr txerri-gantz edo gurin edo margarina
  • Kilo erdi azukre
  • Legami zorrotxo bat
  • 15 tanta anis esentzia

Glasatua egiteko:

  • 2 arrautza zuringo
  • 250 gr azukre-hauts
  • 10 limoi-zuku tanta
  • 10 tanta anis esentzia (aukerakoa)

Nola egin

  • Labea berotu 180º tan.
  • Irina laneko mahai garbi batean jarri, eta sumendi itxurarekin pilatu.
  • Arrautzak erdian apurtu, eta eskuekin nahastu.
  • Gantza edo ordezkoa gehitu, eskuekin landuz.
  • Pixkanaka azukrea eta anis esentzia gehitu.
  • Orea eskuekin landu, itsasten ez den arte.
  • Bola itxura eman, eta orea tapatuz, ordu erdi gutxienez pausatu giro-tenperaturan.
  • Ondoren, mahaia eta egurrezko arrabola irineztatu.
  • Orea bola txikietan moztu eta lisatu zentimetro erdiko lodieran.
  • Eman nahi den forma plater bat, erretilu bat edo antzekoa erabiliz.
  • Ertzak errematatu daitezke hatzekin pikotxak eginez.
  • Laberatu erdiko erretiluan 15-20 minutu inguru, horitu arte, txigortu gabe.
  • Bitartean, zuringoak elur-punturaino irabiatu.
  • Irabiatzeari utzi gabe, azukre-hautsa, limoi-zukua eta anis esentzia gehitu, kolore zuriko pasta trinko bat osatu arte.
  • Opilak hoztu aurretik glasatua koilara batekin gainetik zabaldu.