Ondarea

Ondare kulturala

Debabarrena: ondare kulturala eta Donejakue Bidea

Debabarrena historia eta kulturaren gordailu paregabea da. Donejakue Bidearen itsasertzeko ibilbideak, erromesaldien tradizioari eutsiz, eskualde honetako altxor monumentalekin bat egiten du. Eliza gotikoak, jauregi dotoreak eta aztarna arkeologiko esanguratsuak gure iraganaren lekuko dira. Zatoz eta ezagutu Debabarreneko ondare kulturala, mendez mende gorde eta aberastu den altxorra!

Debabarrena: ondare kultural aberatseko txokoa

Debabarrenak ondare kultural aberatsa eskaintzen du, Donejakue Bidearen Kostaldeko ibilbideak (iparraldeko ibilbidea) eta monumentu historiko nabarmenek osatutakoa. Erromesek gure eskualdea zeharkatzen dute, itsasoaren eta mendiaren arteko paisaia paregabeaz gozatzen. Donejakue Bidea Debabarreneko hainbat txokotatik igarotzen da, eta erromesentzako azpiegiturak eskaintzen ditu. Deban, adibidez, aterpetxe bat dago atseden hartzeko eta bidaia jarraitzeko beharrezko erosotasunak ematen dituena. Mutrikuko landa-eremu ederretatik ere igarotzen da bidea, Olatz eta Kalbario auzoetatik, hain zuzen ere, eta han ere aterpe bat dago eskura.

Bidean zehar, Debabarreneko Gotiko garaiko harribitxi batzuk ikus daitezke. Horren adibide da XIV. mendeko Santa Maria Debako eliza. Bere portada landua eta klaustro ederra artearen eta historiaren zaleentzat ezinbesteko elementuak dira. Deban kokatzen da ere Itziarko Andre Mariaren santutegia. Hau Erdi Aroko eraikina da, Itsasoko Andre Mariaren irudi erromanikoa gordetzen duena, eta erromes eta bisitarien topagune bihurtu da. Erromesen bideari jarraiki, Astigarribiako (Mutriku) San Andres eliza XII. mendeko tenplu erromanikoa eskualdeko beste eraikin preziatuenetako bat da. Arkitektura xumea du, baina haren edertasunak bisitariak liluratzen ditu.

Eskualdeko gainontzeko monumentuei dagokienez, Elgoibarren dagoen Ezoziako Andre Mariaren ermita nabarmentzen da, XIII. mendekoa da. Bertan estilo erromaniko eta gotikoak uztartzen dira. Eibarko San Andres eliza ere ez da atzean geratzen. XVI. mendeko tenplu bat da, estilo gotiko eta errenazentistak uztartzen dituena, eta bere erretaula nagusia oso nabarmena da. Bestalde, Arrateko santutegia Eibarko zaindariaren gurtza-lekua da, eta bertan Arrateko Amaren irudi gotikoa ikus daiteke; santutegia mendian kokatuta dago eta ikuspegi zoragarriak eskaintzen ditu.

Debabarreneko ondarea
altxor kulturala...

Mutrikuko hirigune historikoa

Monumentu Multzo izendatuta dago, eta bertako kaleetan galtzea Euskal Kostaldearen historiaren zati handi bat aurkitzea da. Aukera ematen du, gainera, pertsonaia ospetsuen aztarnak ezagutzeko, hala nola, Cosme Damián Txurruka eta Antonio Gaztañeta itsasgizonenak.

Ondare industriala

Debabarreneko industria-ondarea Euskal Herriko industria-historiako erreferente handienetako bat da, eta eskualdeko ezaugarririk bereizgarrienetako bat.

Museoak

Sei museo, eskualdeko hainbat alderdi aztertzeko: industria, geologia, fosilak eta mineralak, historiaurrea, etab.

San Blas

Gabonak amaitu diren arren, Debabarrenean negua gozatzen jarraitzen dugu. Otsailaren 3rako gure gastronomia tradizionaleko gozokirik ezagunena egiten dugu: San Blas opila. Zatoz ezagutzera!

San Blas egunerako gozokiak prestatzeko ohitura ez da Debabarrenean soilik ematen, Euskadiko hainbat herritan errotuta baitago. Adibidez, Abadiñon eta Laudion.

Gure eskualdean, jende askok oraindik etxean egiten ditu opilak, eta egunean bertan elizara eramaten dituzte bedeinkatzera. Herri sinesmenaren arabera, San Blasek eztarriko gaitzen aurkako botereak omen ditu; horretarako, opilak jateaz gain, kordoi zati bat bedeinkatzera eraman behar da, eta bederatzi egunez zintzurra lotuta eraman. Denbora hori igaro ondoren, erre egiten da, eta katarroen eta beste gaitz batzuen aurkako babesa ematen du urtebetez.

Osagaiak

Orea egiteko:

  • Kilo bat gari-irin
  • 6 arrautza
  • 125 gr txerri-gantz edo gurin edo margarina
  • Kilo erdi azukre
  • Legami zorrotxo bat
  • 15 tanta anis esentzia

Glasatua egiteko:

  • 2 arrautza zuringo
  • 250 gr azukre-hauts
  • 10 limoi-zuku tanta
  • 10 tanta anis esentzia (aukerakoa)

Nola egin

  • Labea berotu 180º tan.
  • Irina laneko mahai garbi batean jarri, eta sumendi itxurarekin pilatu.
  • Arrautzak erdian apurtu, eta eskuekin nahastu.
  • Gantza edo ordezkoa gehitu, eskuekin landuz.
  • Pixkanaka azukrea eta anis esentzia gehitu.
  • Orea eskuekin landu, itsasten ez den arte.
  • Bola itxura eman, eta orea tapatuz, ordu erdi gutxienez pausatu giro-tenperaturan.
  • Ondoren, mahaia eta egurrezko arrabola irineztatu.
  • Orea bola txikietan moztu eta lisatu zentimetro erdiko lodieran.
  • Eman nahi den forma plater bat, erretilu bat edo antzekoa erabiliz.
  • Ertzak errematatu daitezke hatzekin pikotxak eginez.
  • Laberatu erdiko erretiluan 15-20 minutu inguru, horitu arte, txigortu gabe.
  • Bitartean, zuringoak elur-punturaino irabiatu.
  • Irabiatzeari utzi gabe, azukre-hautsa, limoi-zukua eta anis esentzia gehitu, kolore zuriko pasta trinko bat osatu arte.
  • Opilak hoztu aurretik glasatua koilara batekin gainetik zabaldu.