Ondarea

Ondare industriala

Ezagutu Debabarrenako industria-ondarea

Debabarrenaren historia industria-ondare aberats batek markatzen du sakonki, eta ondare hori aurrerapen eta eraldaketaren eragile izan da. Inguru naturalak sustatutako tailer txikietatik hasi eta industrien dibertsifikaziora arte, eskualde honek badu mendeetan zehar asmamena, erresilientzia eta egokitzeko gaitasuna islatzen duen ondarea.

Debabarrena: Industria-ondare aberatseko txokoa

Debabarreneko industria-ondarea Euskal Herriko historia industrialaren ikur nabarmena da. Ingurune naturalak bultzatu zuen eskualde honetan makina bat lantegi sortzea. Denborarekin, bertako industriak dibertsifikazio-prozesuari ekin behar izan zion, garaian garaiko erronkei aurre eginez eta industriaren bilakaeraren adibide bihurtuz.

Eskualdeko enpresa ospetsu batzuek prozesu hori bikain islatu dute: Alfa, Orbea, BH edo El Casco bezalako markak, besteak beste. Hasieran armak fabrikatzen bazituzten ere, euren teknikak eta makineria aprobetxatuz, beste produktu batzuetan espezializatzea lortu zuten: josteko makinak, bizikletak edo mahaigaineko osagarriak. Enpresa hauek Debabarreneko industriaren bilakaera eta berrikuntzaren ikur bihurtu dira.

Azken ehun urteetan, Debabarreneko herriak etengabe egokitu dira oso azkar aldatzen den testuingurura. Eibarko industria-ondarea eta Elgoibarko museoak ezinbestekoak dira eskualdeko historia industrialaren garrantzia ezagutzeko. Mendeetan zehar pilatutako ondare hau gordetzea funtsezkoa da, ezagutza hori ezerezean gal ez dadin.

Debabarrena bisitatzen dutenek aukera paregabea dute bertako industriala ondarea ezagutzeko. Eibarko Armagintza Museoa eta Elgoibarko Makina Erremintaren Museoa ezinbesteko geldialdi dira eskualdeko historia industrialean murgildu nahi dutenentzat. Museotan, armagintzaren historia aberatsa ezagutzeaz gain, Debabarreneko enpresetan sortutako produktu ospetsuak ikusi ahal izango dituzu.

Esaera batek dioen moduan: “Zoritxarren aurrean, nork bere mugak gainditzea baino besterik ez dago”. Eta hori da, hain zuzen ere, Debabarreneko industria-ondarearen funtsa.

Museoak

Armagintzaren Museoa

Makina Erreminta Museoa

Armagintzaren Museoa

Eibar hiriak memoria historikoaren eta industria-ondarearen kontserbazioari eta hedapenari eskainitako museoa du. Museo horretan, alde batetik, Armagintza Eskolaren Museo zaharretik datozen armen bilduma dago. Bestetik, Eibarko industriaren historian zeharreko ibilbide bat eskaintzen du, XIV. mendetik gaur egunera arte. Bertan, Eibarren egindako produktu ugari aurki daitezke.

Makina Erreminta Museoa

Makina Erremintaren Museoak omenaldia egiten die Elgoibarko olagizon, forjari eta egileei. Instalazioak eta makinak martxan dituela, fabrikazio-prozedurak, deskribapen teknikoak eta mekanizazio-eragiketa errealak dituzten adibide praktikoak baino ez ditu aurkezten. Gainera, Museoa gida didaktikoa da fabrikazio mekanikoko prozesuetan erabiltzen diren teknologien jatorria eta bilakaera erakusteko.

Debabarreneko ondarea
gure altxor kulturala...

Mutrikuko hisigune historikoa

Monumentu Multzo izendatuta dago, eta bertako kaleetan galtzea Euskal Kostaldearen historiaren zati handi bat aurkitzea da. Aukera ematen du, gainera, pertsonaia ospetsuen aztarnak ezagutzeko, hala nola, Cosme Damián Txurruka eta Antonio Gaztañeta itsasgizonenak.

Patrimonio adscrito a camino de Santiago

Situado entre Bilbao, San Sebastián y Vitoria, Debabarrena presenta una excelente oferta hotelera. Hoteles con vistas al mar y cercanos a la playa, en valles escondidos, en la monte, para descansar, cercanos a las zonas industriales del País Vasco (Bilbao, Mondrágón, Elgoibar, Eibar, …), con talasoterapia, con hidromasaje, con jacuzzi, …

Museoak

Sei museo, eskualdeko hainbat alderdi aztertzeko: industria, geologia, fosilak eta mineralak, historiaurrea, etab.

San Blas

Gabonak amaitu diren arren, Debabarrenean negua gozatzen jarraitzen dugu. Otsailaren 3rako gure gastronomia tradizionaleko gozokirik ezagunena egiten dugu: San Blas opila. Zatoz ezagutzera!

San Blas egunerako gozokiak prestatzeko ohitura ez da Debabarrenean soilik ematen, Euskadiko hainbat herritan errotuta baitago. Adibidez, Abadiñon eta Laudion.

Gure eskualdean, jende askok oraindik etxean egiten ditu opilak, eta egunean bertan elizara eramaten dituzte bedeinkatzera. Herri sinesmenaren arabera, San Blasek eztarriko gaitzen aurkako botereak omen ditu; horretarako, opilak jateaz gain, kordoi zati bat bedeinkatzera eraman behar da, eta bederatzi egunez zintzurra lotuta eraman. Denbora hori igaro ondoren, erre egiten da, eta katarroen eta beste gaitz batzuen aurkako babesa ematen du urtebetez.

Osagaiak

Orea egiteko:

  • Kilo bat gari-irin
  • 6 arrautza
  • 125 gr txerri-gantz edo gurin edo margarina
  • Kilo erdi azukre
  • Legami zorrotxo bat
  • 15 tanta anis esentzia

Glasatua egiteko:

  • 2 arrautza zuringo
  • 250 gr azukre-hauts
  • 10 limoi-zuku tanta
  • 10 tanta anis esentzia (aukerakoa)

Nola egin

  • Labea berotu 180º tan.
  • Irina laneko mahai garbi batean jarri, eta sumendi itxurarekin pilatu.
  • Arrautzak erdian apurtu, eta eskuekin nahastu.
  • Gantza edo ordezkoa gehitu, eskuekin landuz.
  • Pixkanaka azukrea eta anis esentzia gehitu.
  • Orea eskuekin landu, itsasten ez den arte.
  • Bola itxura eman, eta orea tapatuz, ordu erdi gutxienez pausatu giro-tenperaturan.
  • Ondoren, mahaia eta egurrezko arrabola irineztatu.
  • Orea bola txikietan moztu eta lisatu zentimetro erdiko lodieran.
  • Eman nahi den forma plater bat, erretilu bat edo antzekoa erabiliz.
  • Ertzak errematatu daitezke hatzekin pikotxak eginez.
  • Laberatu erdiko erretiluan 15-20 minutu inguru, horitu arte, txigortu gabe.
  • Bitartean, zuringoak elur-punturaino irabiatu.
  • Irabiatzeari utzi gabe, azukre-hautsa, limoi-zukua eta anis esentzia gehitu, kolore zuriko pasta trinko bat osatu arte.
  • Opilak hoztu aurretik glasatua koilara batekin gainetik zabaldu.