Gure Herriak

Soraluze

Informazio erabilgarria

Biztanleria
3.727 (2024)

Festak
Santa Ana, uztailak 26
Andramariak, abuztuak 15
San Blas, otsailak 3
Gaztañerre, azaroko bigarren larunbata

Dolmenen Aztarnak

Soraluze gure ingurugiroko mendi bereziez dago inguraturik, non baserri eta baseliza ugarien barna doazen ibilbide ederrez gozatu daitekeen. Guztiz gomendagarria, noski, natura maite dutenentzat.

Dolmenen ibilbidea, kostaz gozatzeko talaia zoragarria
Dolmenen Ibilbideak 20 kilometroko luzeera du, eta Elgoibartik eta Soraluzetik igarotzen da. Ezbairik gabe, talaia zoragarria da dolmen eta tumuluen artean Kantauriko kostaldea ikusteko. PR-GI 94 da ibilbide honen izen ofiziala, eta Karakate-Agirreburu mendikateek osatzen dute, Elgoibar, Sorazule eta Bergarako udalerriak lotuz.

Mendi-bide honek benetan ederrak diren inguruak zeharkatzen ditu, balio kultural handikoak. Aita Barandiaranek Dolmenen Ibilbidea izena jarri zion, eta aintzinatik Deba eta Urola ibaien bailaren arteko pasabidea izan den lurralde honetara ekartzen gaitu.

Han gure arbasoen ondarea aurki daiteke, Plazentzia-Elosua estazio megalitikoa osatzen duten trikuharri eta tumuluak, Karakate, Irukurutzeta eta Agirreburuk osatzen duten kordalean zehar sakabanatuta. Ibilbidean zehar ikuspegi paregabea aurkituko dugu, itsasorantz eta inguruko bailaretarantz.

Hiribarnean, oso interesgarriak suertatu daitezkeen ondare arkitektoniko ugari daude, adibidez: Santa Maria la Real izeneko eliza, errenzimendu eta barroko garaiko elizpe paregabearekin

Soraluze (gaztelaniaz Placencia de las Armas) izan zen su-armen serie-fabrikazioa egin zen Gaztelako Koroiko lehen tokia. Horrela, 1573an Felipe II. erregeak “Real Fábrica de Armas de Placencia” sortu zuen, 1865an itxi zen arte etengabe eboluzionatuz joan zena. Horren ondorengo izan zen “Euskalduna” fusil-fabrika, XX. mende hasieran jabez aldatu zena, 1935ean “Sociedad Anónima Placencia de las Armas” bihurtzeko.

Gehiago Soraluzen...

Non jan?

Non lo egin?

Ibilbideak

San Blas

Gabonak amaitu diren arren, Debabarrenean negua gozatzen jarraitzen dugu. Otsailaren 3rako gure gastronomia tradizionaleko gozokirik ezagunena egiten dugu: San Blas opila. Zatoz ezagutzera!

San Blas egunerako gozokiak prestatzeko ohitura ez da Debabarrenean soilik ematen, Euskadiko hainbat herritan errotuta baitago. Adibidez, Abadiñon eta Laudion.

Gure eskualdean, jende askok oraindik etxean egiten ditu opilak, eta egunean bertan elizara eramaten dituzte bedeinkatzera. Herri sinesmenaren arabera, San Blasek eztarriko gaitzen aurkako botereak omen ditu; horretarako, opilak jateaz gain, kordoi zati bat bedeinkatzera eraman behar da, eta bederatzi egunez zintzurra lotuta eraman. Denbora hori igaro ondoren, erre egiten da, eta katarroen eta beste gaitz batzuen aurkako babesa ematen du urtebetez.

Osagaiak

Orea egiteko:

  • Kilo bat gari-irin
  • 6 arrautza
  • 125 gr txerri-gantz edo gurin edo margarina
  • Kilo erdi azukre
  • Legami zorrotxo bat
  • 15 tanta anis esentzia

Glasatua egiteko:

  • 2 arrautza zuringo
  • 250 gr azukre-hauts
  • 10 limoi-zuku tanta
  • 10 tanta anis esentzia (aukerakoa)

Nola egin

  • Labea berotu 180º tan.
  • Irina laneko mahai garbi batean jarri, eta sumendi itxurarekin pilatu.
  • Arrautzak erdian apurtu, eta eskuekin nahastu.
  • Gantza edo ordezkoa gehitu, eskuekin landuz.
  • Pixkanaka azukrea eta anis esentzia gehitu.
  • Orea eskuekin landu, itsasten ez den arte.
  • Bola itxura eman, eta orea tapatuz, ordu erdi gutxienez pausatu giro-tenperaturan.
  • Ondoren, mahaia eta egurrezko arrabola irineztatu.
  • Orea bola txikietan moztu eta lisatu zentimetro erdiko lodieran.
  • Eman nahi den forma plater bat, erretilu bat edo antzekoa erabiliz.
  • Ertzak errematatu daitezke hatzekin pikotxak eginez.
  • Laberatu erdiko erretiluan 15-20 minutu inguru, horitu arte, txigortu gabe.
  • Bitartean, zuringoak elur-punturaino irabiatu.
  • Irabiatzeari utzi gabe, azukre-hautsa, limoi-zukua eta anis esentzia gehitu, kolore zuriko pasta trinko bat osatu arte.
  • Opilak hoztu aurretik glasatua koilara batekin gainetik zabaldu.