Debabarreneko Klub Gastronomikoak bertako produktuak balioan jartzen dituen sukaldariak biltzen ditu.
Debabarreneko Klub Gastronomikoak bertako produktuak balioan jartzen dituen sukaldariak biltzen ditu.
Debabarreneko Klub Gastronomikoak bertako produktuak balioan jartzen dituen sukaldariak biltzen ditu.
Declarado Conjunto Monumental, perderse en las calles de Mutriku es descubrir gran parte de la historia de la Costa Vasca.
Ezagutu Debabarreneko altxor kulturalak: monumentu paregabeek eta Donejakue Ibilbideko paisaia zoragarriek bidaiari eta erromesentzako esperientzia berezia eskaintzen dute.
Debabarreneko Klub Gastronomikoak bertako produktuak balioan jartzen dituen sukaldariak biltzen ditu.
Orain arte gu aritu gara zuri gure eskualdeko txokorik ederrenak ezagutzera ematen. Orain zure txanda da!
Egin Instagramen argitalpen bat (feed normalean; ez Instagram Story, TV edo Reels) Debabarreneko zure txokorik kuttunenaren argazki batekin. Zure begiratoki gogokoenetik egindako argazki bat izan daiteke, hainbeste gustatu zitzaizun ibilbide hartakoa, egon zinen ostatukoa, zure jatetxe gogokoenarena, hain gustuko duzun taberna horrena, edo gure eskualdeko 8 herrietako txokoren batena… erakutsiguzu zuk nahi duzun leku hori eta esaiguzu zergatik den hain berezia zuretzat. Erabili #Debabarrena traola, jarraitu eta aipatu gure kontua (@debabarrenatur) eta kokapena jarri, edo behintzat kokapena azaldu argitalpenaren testuan. Guk zure argitalpena ikusi ahal izateko, kontua publikoki ikusgai izan beharko duzu.
SARI EDER BAT IRABAZI!
Zure argitalpenak baldintza horiek betetzen baditu, automatikoki gure eskualdeko produktuekin osatutako bi sorta ederren zozketan sartuko zara! Nahi dituzun beste argitalpen egin ditzakezu, beti ere #Debabarrena traola erabiliz, gure kontua aipatu eta kokapena adieraziz.
Zozketan parte hartzeko epea maiatzaren 8tik 30era izango da, bi datak barne. Bi irabazleak aukeratzeko, ondo partekatu diren argitalpen guztien artean zozketa automatiko bat egingo da maiatzaren 31n, Easypromos erramintaren bidez. Irabazleak gure sare sozialetan eta webgunean emango ditugu ezagutzera, eta beraiekin jarriko gara zuzenean kontaktuan Instagram bidez, kontaktu datuak eskatzeko.
Irabazleek bi asteko epea izango dute saria jasotzeko, Debegesak Eibarko Azitain Industrialdean duen egoitzan. Denbora hori pasata saria jaso ez bada, berriz zozketatuko da.
1921eko indusketan harrizko aizkora bat, gezi punta bat, bi arraspa, bi suharrizko printza eta zeramika zati bat aurkitu ziren. 2014ko indusketan 17 zeramika zati eta 7 suharri aurkitu ziren.
Barandiaranek tumulua ikusi zuen soilik, eta ez zuen induskatu. 2016-17ko indusketan ganbara aurkitu zen eta bertan bi erabilpen fase desberdindu ziren: hasierako bat, Neolitokoa, eta bigarren bat, berantiarra, Brontze Arokoa. Bien artean ganbara suntsitu eta harlosatako bat erori egin zen. Azken erabilpen-fasean sinesmenak aldatu ziren, eta hileta-erritua gorpuak ehortzetik erraustera pasa zen.
Gabonak amaitu diren arren, Debabarrenean negua gozatzen jarraitzen dugu. Otsailaren 3rako gure gastronomia tradizionaleko gozokirik ezagunena egiten dugu: San Blas opila. Zatoz ezagutzera!
San Blas egunerako gozokiak prestatzeko ohitura ez da Debabarrenean soilik ematen, Euskadiko hainbat herritan errotuta baitago. Adibidez, Abadiñon eta Laudion.
Gure eskualdean, jende askok oraindik etxean egiten ditu opilak, eta egunean bertan elizara eramaten dituzte bedeinkatzera. Herri sinesmenaren arabera, San Blasek eztarriko gaitzen aurkako botereak omen ditu; horretarako, opilak jateaz gain, kordoi zati bat bedeinkatzera eraman behar da, eta bederatzi egunez zintzurra lotuta eraman. Denbora hori igaro ondoren, erre egiten da, eta katarroen eta beste gaitz batzuen aurkako babesa ematen du urtebetez.
Orea egiteko:
Glasatua egiteko: