Triatloi hau sprint distantziakoa eta 2009ko Euskal Herriko zirkuitorako puntuagarria izango da, maila guztietarako Gipuzkoako lehen triatloi sprint txapelketa izanik.
Proba, Deba-Itziar Extrem Kirol Taldea, Gipuzkoako Triatloi Federazioa eta Euskadiko Triatloi Federazioak antolatzen dute, eta irteeran 320 triatleta izango ditu, lehen edizio honetarako hauek bait dira antolakuntzak mugatzen duen parte-hartzaile kopurua.
1200etan hasiko da proba eta aurretik parte-hartzaileentzat materialaren kontrola 1000etan hasi eta 1145etan bukatuko delarik. Lasterketaren muina, boxeak eta helmuga Debako hondartza aurrean kokatuko dira,Cardenas Pasealekuan.
Debara gerturatau, egun polita pasa eta kirolariei animatzeko aukera paregabea duzue honakoa.