Mendiko bizikleta zaleak zorteko daude. Turismo aktiboaren aldeko apustu nabarmena eginez, Euskal Autonomia Erkidegoko BTT Zentroek Euskadiko BTT Zentroen I. Challengea abiarazi dute.
Challengeak 4 proba ez lehiakor ditu, Euskadiko BTT Zentroetako bakoitzean egingo direnak:
- Urdaibai Busturialdeko BTT Zentroa (Bizkaia)
- Izki Arabako Mendialdeko BTT Zentroa (Araba)
- Debabarreneko BTT Zentroa (Gipuzkoa)
- Valderejo Añanako BTT Zentroa (Araba) (oraindik ezarpen-fasean)
Gainera, aipaturiko probetako hiru, Izki Arabako Mendialdekoa, Urdaibai Busturialdekoa eta Valderejo Añanakoa, Euskadiko BTT Zentroen Maratoi Open-eko proben egun eta leku berean egingo dira (Urdaibai Busturialdeko proban jakingo da zein den maratoi modalitateko Euskadiko txapelduna).
Challengean parte hartzeko interesa dutenek dagoeneko izena eman dezakete lehenengo herri-ibilaldian:
- Apirilak 5, IzkiArabako Mendialdea BTT Zentroa
- Ibilbidea: Maeztu-Maeztu: 50 km
- Ordua: 9:45ean
- Izen-ematea: 12 federatuek eta 15 federatu gabeek, 300 plaza bete arte.
- Informazio gehiago: www.montanalavesa.com eta 945 405 424 (8:00etatik 15etara, astelehenetik ostiralera).
Gainerako ibilaldiak ondorengo egun hauetan egingo dira:
- Ekainak 28, Debabarreneko BTT Zentroa
- Ibilbidea: zehazteke
- Ordua: zehazteke
- Izen-ematea: zehazteke
- Uztailak 12, UrdaibaiBusturialdeko BTT Zentroa
- Ibilbidea: zehazteke
- Ordua: zehazteke
- Izen-ematea: zehazteke
- Urriak 4, ValderejoAñanako BTT Zentroa
- Ibilbidea: zehazteke
- Ordua: zehazteke
- Izen-ematea: zehazteke
Hainbat sari zozketatuko dira 4 probetako 3 egiten dituzten pertsonen artean.
Sarien zozketa ibilaldi guztiak amaitutakoan egingo da, eta web orri honetan argitaratuko dira sarituen izenak: www.centrosbtteuskadi.com.
Anima zaitez, eta parte hartu! Hantxe ikusiko dugu elkar!