Ostiralean inauguratu zen Gipuzkoako lehenengo BTT Zentroa. Ekitaldia Mintxetan ospatu zen, Elgoibarren, bertan kokatu baita Zentro honen harrera puntua. Mintxetan ibilbideen eta beste zerbitzuen inguruko informazioa eskainiko da (bizikleten alokairua, aldagelak, parking-a...). Bestalde, eskualdeko bi Turismo Bulegotan eta 5 kanpinetan ere informazio pertsonalizatua eskainiko da.
Dudarik gabe, gure eskualdeko turismo eskaintza indartuz doa eta hemendik aurrera inguru honetako ibilbide, natura eta paisaiak ezagutzeko aukera berri bat eskaintzen dizugu, kirolaz eta naturaz gozatuz.
Informazio gehiago nahi baduzu ikus ezazu Euskadiko BTT zentroen webgunea.