Mausitxako gazta txapeldun Ordizian

2007/09/06
Mausitxa baserriko Ansolatarrek jaso zuten XXXIV. Ordiziako Gazta Lehiaketako lehen saria.

Mausitxa baserriko Ansolatarrek jaso zuten XXXIV. Ordiziako Gazta Lehiaketako lehen saria. 61 gaztaren artean elgoibartarrena aukeratu zuten Juan Mari Arzakek gidaturiko epaileek.

Gainera, jada ohitura bihurtu den eran, enkantean jarri zuten saritutako gazta eta 6.400 euro ordaindu zituzten gazta-erdiagatik. Joakin Arratibel Donostiako Divinus catering-eko jabeak eraman zuen esnekia etxera, zehazki. Zifra horrekin, gainera, iazko errekorra hautsi dute, aurreko urtean baino 200 euro gehiago ordainduz.

Lorpen handia izan da elgoibartarrena, baina ez da aurreneko aldia Ordiziako txapela lortzen dutela; orain bi urte ere Mausitxara joan zen saria. Gainera, duela hiru egun soilik eskuratu dute Gipuzkoako Txapelketako lehen postua.