Eibarko Arma Museoaren inaugurazioa

2007/01/05
Urtarrilaren 18an inauguratuko da Eibarko Arma Museoa. Museoa 2008ko bigarren seihilekoan zabaltzea espero den Industriaren Interpretazio Zentruarekin osatuko da. Ekimena arma tradizio handia duen hiriaren memoria historikoa eta industria ondarea zabaldu eta mantentzea helburu duen “Eibar, tailer hiria” proiektuaren baitan kokatzen da.

Deba inguruko eta bereziki Eibarko artisauak arma-ofizioaren erreferente izan dira eta dira gaur egun ere eta beren produktuak nazioarte mailan ezagunak eta mirestuak dira. Museo honen irekierarekin, Eibarko hiriak arma-artisautzari eta armaginei errekonozimentua egin nahi die hiriko garapen ekonomiko eta sozialean izan duten eraginagatik.

Proiektuak ekarpen ekonomiko garrantzitsuak izango ditu Gipuzkoako Foru Aldundiko Berrikuntzarako Sailaren eta Kulturaren Zuzendaritza Orokorraren eskutik eta baita Eusko Jaurlartizako Industria, Merkataritza eta Turismo Sailaren eskutik ere.

Arma Industriaren Museoak eibarko industriaren garapenean barrena ibilbidea egiteko aukera ematen dio bisitariari, eta baita arma-industriaren bilakaeran barna ere, XVI. mendetik gaur egunerarte. Eibarko armagileen laguntzari esker, XXI. mendeko eibarko arma produkzioa ikusgai egongo da museoko beira-arasa batean. Gaur egun sektoreak duen produkzioaren erakustoki bilakatu da gune hau. Bertan eibarko enpresa ezagunek egindako ehizeko eskopetak eta kirol armak ikusi ahal izango dira.

Museoa Portalea Kultur-Etxeko 5. solairuan aurkitzen da, Eibarko hirigunean, San Andres Elizatik gertu. Eraikin hau jatorrian Aguirre y Aranzabal “A.Y.A” escopeta fabrika aintzindariaren kokalekua izan zen.