Oinarri historiko luzea duen Euskal Bizikletak Eibarrek garai batean izan zuen txirrindu lantegien garrantziarekin harremandu genezake. Eibarrek betidanik izan du txirrindularitzarako zaletasun handia eta garaian garaiko egoerari moldatuz iraun du.
Beraz datorren igandea Ekainaren 5ean txirrindularitza gogoko duenak edo eta egun dotore bat igaro nahi duenak paisai aldetik interesgarri eta atsegina den Debabarreneko txoko honetara hurbiltzea besterik ez du.