Eibarren zezenen inguruko jaiak sustatzeko helburua duen Pedrucho Eibarko zezen zaleen elkarteak antolatzen duen Ignacio Zuloaga jaialdiak aurten luxuzko XI: edizioa izango du. Izan ere zezenketa munduan ospe handia duten pertsonek parte hartuko dute, besteak beste José Ortega Cano, Francisco Rivera Ordoñez eta Matías Tejadak. Bertan izango diren zezenei dagokionean esan Huelvako Manolo Gonzalezen ganadutegikoak direla.
Ignacio Zuloagaren omenez antolatutako XI.jaialdi honetan parte hartu nahi duenak sarrerak bi modutan eskura dezake. Alde batetik 22 establezimenduetan salgai egongo dira: Arkupe, Aguiñazpi, Txaltxa, Bar Nuevo, Txoko, Bossa, Carnicería Otegui, Orbe, Centro Montañes, Bar Borda, Leo, Trinkete, Zabaleta okindegia, Rosa ileapindegia, Unbe, Koskor, Zazpi , Belenda ileapaindegia, York-pub, Ongi-etorri, Vasco Manchego eta Tupi-azpin eta bestetik 619937446 telefonora deituz enkargatu ditzake. Sarreren salneurria 20 eta 40 bitartekoa da.
Beraz, zezenen mundua gustoko duenak aukera honi ezin muzin egin.