Pasadan urteko Abuztuan Kresala Hotelak eskeintzen dituen alojamendu zerbitzuak martxan jarri ziren arren, hemendik aurrera Kresala Hotelak dituen azpiegitura guztietaz gozatzeko aukera izango dugu, Talasoterapia eskaintza erakargarria barne (mila metro karratuko Talasoterapia gunea). Ondorioz, Turismoarekin zerikusia duen azpiegitura honek Debegesak (Debabarreneko Garapen Ekonomikorako Elkartea) garatutako Deba eta Debabarreneko eskualdearen Dinamizazio Plan Turistikoaren helburu eta estrategiei erantzungo lioke.
Guzti honek Turismo, aisialdia eta osasuna uztartzen dituenez, Turismoaren garapenerako hain garrantzitsua den eskeintza paregabea eskeintzen digu.
Inaugurazio ekitaldi honetan proiektu honen babesa adierazi nahiean turismoarekin eta Debabarreneko eskualdearen ekonomiarekin erlazioa duten pertsona aipagarriak parte hartu zuten. Besteak beste, Turismoko Sailburuordea Koro Garmendiak; Debako Alkatea Jesus Mari Agirrezabalak; Sprilureko Zuzendari orokorra Antón Zubiaurrek eta Debegesako Gerentea Juan Ángel Balbasek.
Beraz, turismoaren garapenarekin zerikusi zuzena duen azpiegitura honek, neurri batean eskualdeak bizi duen alojamendu arazoa konpondu dezake.
-.Informazio gehiagorako Hemen