Eibarko Pedrucho zezen-zaleen lagunartea Eibarren zeuden bi zezen-zaleen lagunartearen elkarketaren ondorioz sortu zen 1994.urtean, hain zuzen Eibarko zezen-zaleen lagunartea eta Pedrucho lagunartearen fusioaren ondorioz. Ezin dugu zalantzan jarri Eibarko herriak zezenenganako zaletasuna aspaldikoa denik. Izan ere, Erdi Aroko dokumentuetan, errege-erreginen familia eta ahaideak egiten zituzten bisitetan antolatzen ziren zezenen inguruko jaiak aipatzen dira.
Historian zehar bi lagunarte hauen eginkizun nagusia Eibarren zezenen inguruko jaiak sustatzea izan da.Era honetan Interneten duen portal berri honek,tradizioan oinarritutako zezenketa jaiek gaur egungo komunikazio munduarekin harremanak izateko aukera eskeintzen du.
-.Informazio gehiagorako hemen