Debabarrenean ohikoak diren merkatuez gain Udaran zehar ikutu berezia duten azokak antolatzen dira. Batzuk aipatzekotan abuztuaren 15ean Deban ospatuko den Artisau Azoka eta irailak 4 eta 5ean ospatuko den Erdi Aroko azoka eta Mutrikun abuztuaren 21ean ospatuko den Erdi Aroko azoka aipatuko genituzke .
Udako jai giroa alaitzeko Debabarrenean hainbat ekitaldi antolatzen dira.Ekitaldi horietakoen artean Azokak aipatu beharko genituzke.
Nahiz eta urte osoan zehar inguruko baserritarrak beren produktuak saltzeko asmoz herrietako azoketara jeitsi,hauek duten balioa gutxietsi gabe,Udan zehar kutsu berezia duten azokak aipatu beharrean aurkitzen gara:
- Abuztuaren 15ean Deban ospatuko den Artisau Azoka. Bertan ikusgai izango dira gizakiaren eskuen abileziak zer-nolako produktuak ekoizteko gauza diren. Era honetan bertara hurbiltzen garenok era askotariko bitxikeriak ikusi eta erosteko aukera izango dugu.
- Mutrikun Abuztuaren 21ean ikusgai izango dugu Erdi Aroko azoka eta Deban berriz irailaren 4 eta 5ean. Herri hauetako kaleek duten xarma bereziari era honetako muntaia eransten badiogu giro apartean murgilduta aurkituko gara. Bertan Erdi Aroko tradizio, kultura, kondaira eta garaiko lanbideak ezagutzeko aukera ezinhobea izango dugularik.
Beraz udako giro apartaz lagundurik azoka hauek eskeintzen duten gozamenerako aukerari ezin muzin egin.
-.Mutrikuko Erdi Aroko azokaren egitaraua hemen
-.Debako Erdi Aroko azokaren egitaraua hemen