Artearen plazerrez gozatzeko aukera aparta dute Debara urbiltzen diren bisitari guztiek.
Artista honek bere ibilbide artistikoa Eibarko Damaskinatu eta Grabatu eskolan hasi zuen arren artearen eremu anitzetan aritzen da (pintura,kalkografia,eskultura...).
Aipatu beharra dago erakustaldia Santa Maria elizako klaustroan kokatua egoteak xarma berezi bat eransten diola erakustaldiari.Era honetan, urbiltzen diren guztiak inguruak bultzatutako sentsazio atseginaz gozatzeko aukera izango dute.