Zabaltze ekitaldian parte hartzeko asmoa izango dute: eskualdeko alkateek, Eusko Jaurlaritzako Industri,Merkatari eta Turismoko ordezkariak, Gipuzkoako Foru Aldundiko Berrikuntzarako eta Jakintzaren Gizarterako departamentuko ordezkariak, DEBEGESA,DEBEMEN eta udalerriko arlo turistikoko enpresarioak.
Turismoko bulegoa urte osoan zehar zabalik egoteak bisitariari eskeini diezaiokeen zerbitzuaren hobekuntza nabarmena izango da. Hortaz gain, Euskal Turismo bulegoen sarean (ITOURBASK) barneratu da.
Era honetan Euskal Turismo bulegoko sareek nagusiki landuko dituzten helburuak hauek liratezke: euskal turismo bulegoetako lana homogeneizatu, edozein udalerri edo euskal geografian aurki dezakeen errekurtso turistikoen berri emateko sistemak sortu eta eskeiniko dituen zerbitzuak Q turismo kalitatearen ziurtagiri prozesuan barneratzea.