Debabarreneko Klub Gastronomikoak bertako produktuak balioan jartzen dituen sukaldariak biltzen ditu.
Debabarreneko Klub Gastronomikoak bertako produktuak balioan jartzen dituen sukaldariak biltzen ditu.
Debabarreneko Klub Gastronomikoak bertako produktuak balioan jartzen dituen sukaldariak biltzen ditu.
Declarado Conjunto Monumental, perderse en las calles de Mutriku es descubrir gran parte de la historia de la Costa Vasca.
Ezagutu Debabarreneko altxor kulturalak: monumentu paregabeek eta Donejakue Ibilbideko paisaia zoragarriek bidaiari eta erromesentzako esperientzia berezia eskaintzen dute.
Debabarreneko Klub Gastronomikoak bertako produktuak balioan jartzen dituen sukaldariak biltzen ditu.
Biztanleria
5.378 (2024)
Festak
San Roke, abuztuak 16
HAB
Santiago hondartza
Santa María Eliza
Santa Katalinako talaia
Sakoneta
Lastur
Deba Euskal Kostaldeko Geoparkearen zati da. Kostaldean, altxor natural berezi batez goza dezakegu, flyscharen azaleratze harrigarriaz. Barrualdean, haran karstikoak aurkituko ditugu, kareharriaren higadurak eragindako paisaia harrigarriak. Lasturko bailara ere ezinbesteko bisita da.
Hirigune historikoaren bihotzean Debako Andre Maria Eliza, monumentu nazionala eta euskal gotikoaren harribitxia dago. Bere multzo bikainetik, klaustroa eta konposaketa delikatuko arkupe polikromatua nabarmentzen dira; bi elementuak lehen eraikuntzakoak dira eta XV. mendean datatuak daude.
Deba ibaiaren estuarioaren eskuinaldean kokaturik dagoen herri honetan hondartza eder aurki daiteke: Debako Santiago hondartza. Hare beltza duen hondartzak da, inguruko mendiak arbelazkoak direlako. Geoparkearen barruan dagoen Sakonetako hondartzak ere aipamen berezia merezi du, GR 121 Flyscharen Ibilbidea bertatik igarotzen da.
Debako Santiago hondartza Euskal Kostaldeko entzutetsuenetarikoen artean dago, eta surflari asko erakartzen ditu, gure mugetatik haratagotik datozenak ere. Egokiak da surf-a praktikatzeko, baina, baita beste hainbat kirol egiteko ere, esaterako, body board eta paddle surf. Udazkenean eta neguan, Sorginetxeko eremuan, Euskal Kostaldeko olatu handienetarikoa sortu ohi da.
Euskal Historiaurreko gune berezia
Ezin dugu ahaztu Deba Euskal Historiaurreko gune berezia dela: Ermittia, Praileaitzm Urtiaga eta Gazteluko aztarnategiekin. Hala ere, gure bitxirik preziatuena, Ekain kobazuloa da, labar arteari dagokionez munduan dauden bost haitzulo garrantzitsuenetarikoa.
Gabonak amaitu diren arren, Debabarrenean negua gozatzen jarraitzen dugu. Otsailaren 3rako gure gastronomia tradizionaleko gozokirik ezagunena egiten dugu: San Blas opila. Zatoz ezagutzera!
San Blas egunerako gozokiak prestatzeko ohitura ez da Debabarrenean soilik ematen, Euskadiko hainbat herritan errotuta baitago. Adibidez, Abadiñon eta Laudion.
Gure eskualdean, jende askok oraindik etxean egiten ditu opilak, eta egunean bertan elizara eramaten dituzte bedeinkatzera. Herri sinesmenaren arabera, San Blasek eztarriko gaitzen aurkako botereak omen ditu; horretarako, opilak jateaz gain, kordoi zati bat bedeinkatzera eraman behar da, eta bederatzi egunez zintzurra lotuta eraman. Denbora hori igaro ondoren, erre egiten da, eta katarroen eta beste gaitz batzuen aurkako babesa ematen du urtebetez.
Orea egiteko:
Glasatua egiteko: