Gure herriak

Mutriku

Informazio erabilgarria

Biztanleria
5.324 (2024)

Festak
Maria Magdalena, uztailak 22
Kalbarioko jaiak, irailak 14
Berdel eguna, apirileko lehen asteburuan

Euskal itsasoaren atalaia

Mutriku arrantza herria da, antzinako garaietan balearen ehizan ere aritu zena. Mutrikuko Hirigune Historikoa, Monumentu Multzo izendatua, Gipuzkoa osoan eta Euskal Herrian hobekien kontserbatutako Erdi Aroko hiribilduetako bat da. Arrantza-portura iritsi arte elkar lotzen diren galtzada-harrizko kale estuez osatuta, interes arkitektoniko handiko jauregiak aurki daitezke.

Gaztañeta eta Txurruka itsasgizon ospetsuen sorlekua da Mutriku. Mundu mailan, ontzigintzari egindako ekarpenengatik eta Trafalgarreko batailan izandako jarduera heroikoagatik aintzatetsi dituzte, hurrenez hurren.

Mutriku Euskal Kostaldeko Geoparkearen zati da, flyscharen kostaldean ikusgarriak eta interes bereziko haran karstiko ugari dituena (Astigarribia, Olatz…), eta hori guztia interpretatu eta ezagutzeko Nautilus Museoa, geologia-interpretazioa zentroa, dago bertan. Halaber, euskal kostaldean argazki gehien dituen guneetako bat da, hondartza eta igerileku naturalekin, eta surfa eta uretako beste kirol batzuk praktikatzeko lekua.

Aipatzekoa da ere Mutrikun ezarri den kontserba-industria garrantzitsua; kalitate handiko produktuak dira hegaluzea, antxoak, atuna edo kabiarraren ordezkoa.

Mutrikn hotel, landetxe eta kanpin ugari topa daitezke. Era berean, gastronomiak leku garrantzitsua du herrian, Euskal Herriko gainerako herrietan bezala: kalitatezko jatetxeak eta erretegiak ditu.

Gehiago Mutrikun...

Non jan?

Non lo egin?

Ibilbideak

San Blas

Gabonak amaitu diren arren, Debabarrenean negua gozatzen jarraitzen dugu. Otsailaren 3rako gure gastronomia tradizionaleko gozokirik ezagunena egiten dugu: San Blas opila. Zatoz ezagutzera!

San Blas egunerako gozokiak prestatzeko ohitura ez da Debabarrenean soilik ematen, Euskadiko hainbat herritan errotuta baitago. Adibidez, Abadiñon eta Laudion.

Gure eskualdean, jende askok oraindik etxean egiten ditu opilak, eta egunean bertan elizara eramaten dituzte bedeinkatzera. Herri sinesmenaren arabera, San Blasek eztarriko gaitzen aurkako botereak omen ditu; horretarako, opilak jateaz gain, kordoi zati bat bedeinkatzera eraman behar da, eta bederatzi egunez zintzurra lotuta eraman. Denbora hori igaro ondoren, erre egiten da, eta katarroen eta beste gaitz batzuen aurkako babesa ematen du urtebetez.

Osagaiak

Orea egiteko:

  • Kilo bat gari-irin
  • 6 arrautza
  • 125 gr txerri-gantz edo gurin edo margarina
  • Kilo erdi azukre
  • Legami zorrotxo bat
  • 15 tanta anis esentzia

Glasatua egiteko:

  • 2 arrautza zuringo
  • 250 gr azukre-hauts
  • 10 limoi-zuku tanta
  • 10 tanta anis esentzia (aukerakoa)

Nola egin

  • Labea berotu 180º tan.
  • Irina laneko mahai garbi batean jarri, eta sumendi itxurarekin pilatu.
  • Arrautzak erdian apurtu, eta eskuekin nahastu.
  • Gantza edo ordezkoa gehitu, eskuekin landuz.
  • Pixkanaka azukrea eta anis esentzia gehitu.
  • Orea eskuekin landu, itsasten ez den arte.
  • Bola itxura eman, eta orea tapatuz, ordu erdi gutxienez pausatu giro-tenperaturan.
  • Ondoren, mahaia eta egurrezko arrabola irineztatu.
  • Orea bola txikietan moztu eta lisatu zentimetro erdiko lodieran.
  • Eman nahi den forma plater bat, erretilu bat edo antzekoa erabiliz.
  • Ertzak errematatu daitezke hatzekin pikotxak eginez.
  • Laberatu erdiko erretiluan 15-20 minutu inguru, horitu arte, txigortu gabe.
  • Bitartean, zuringoak elur-punturaino irabiatu.
  • Irabiatzeari utzi gabe, azukre-hautsa, limoi-zukua eta anis esentzia gehitu, kolore zuriko pasta trinko bat osatu arte.
  • Opilak hoztu aurretik glasatua koilara batekin gainetik zabaldu.