Makina Erreminta Museoa (Elgoibar)

Makina Erreminta Museoa (Elgoibar)

1998ko abenduaren 18an Elgoibarko Makina Erreminta Museoak lehenengoz ateak zabaldu zituen, gure historia industriala ezagutarazteko nahiarekin eta baita historia hartan parte hartu zuten gizon-emakumeak gogorarazteko ere. Gure ilusio nagusia beti izan da makinaerremintarekin zerikusia duen ondarea berreskuratzea eta mantentzea, ezagutza hauek egungo  eta etorkizuneko belaunaldiei aurkeztu eta helarazteko. 

Ondare industriala

Museoa barrutik
Museoa barrutik

Makina-Erremintaren Museoak Elgoibarko olagizonak, forjariak eta egileak omendu nahi ditu, horiek erein eta hazi zutelako burdinaren industria. Lehen bezala, orain ere, gure herriaren lan jardueraren zatirik handiena hartu eta denok aitortzen diogun maila gorena lortu dituelako burdinaren industriak. 

Museoaren aretoa
Museoaren aretoa

Eraikuntzan "1900 tailermekanizatua", "errementeria" eta erakusketa-gela eta dibulgazio-gela nabarmentzen dira. Industriaren eboluzio teknologikoa era pedagogikoan eta dibulgatzailean azaltzen da. Instalazio eta makina hauek martxan egonik, museoak, modu berezian, fabrikazio-prozedurak, deskripzio teknikoak eta adibide praktikoak aurkezten ditu mekanizazio-eragiketen bidez. Gainera, belaunaldi gazteenei fabrikazio mekanikoko prozesuetan erabilitako teknologien jatorria eta bilakaera modu didaktikoan erakusteko ere balio du.

Kokapena

Makina Erreminta Museoa
Azkue auzoa 1, 20870 Elgoibar
Tel. 943 74 84 56  

Albisteak