Gerra Zibileko Eibarko Frontearen Interpretazio Zentroa (Eibar)

Gerra Zibileko Eibarko Frontearen Interpretazio Zentroa (Eibar)

Arrateko aterpetxean kokatuta dago oroimenerako gune hau eta Akondiara, Kalamuara, Urkora edota ingurura hurbiltzen diren bisitarien harrera leku eta abiapuntua da. Bertan, garrantzi handikoak izan ziren gerra gertakizunak ezagutzeko aukera dago, hain zuzen ere, Gerra Zibilaren frentea 7 hilabetean  bertan egon zenean, Eibar inguratzen duten mendietan jazo ziren gertakizunak ezagutzekoa.

Interpretazio Zentroan honako hauek ikus daitezke: gerra garaian hiria eta bere ingurua nolakoak ziren erakusten duen maketa modernoa, gerran aritu ziren bando desberdinen uniformeak, borroka-zonan erabilitako gerra-materiala, Gerra Zibilaren gordintasuna Eibarren bizi izan zutenen lekukotzak jasotzen dituen ikus-entzunezkoa, garai hartako propaganda kartelak eta abar.

Zentroa bisitatu ondoren, aurkarien gertutasunagatik eta borroken iraupen luzearengatik Euskadin Gerra Zibilak izandako gerrako frenterik latzena izan zena bertatik bertara ezagutzeko aukera dute bisitariek.

Gerra Zibileko Eibarko Frontearen Interpretazio Zentroa
Gerra Zibileko Eibarko Frontearen Interpretazio Zentroa

ORDUTEGIA: Igandeetan 11.30etatik 13.30etara

ZERBITZUAK: Bisita gidatuak: aurrez erreserbatuta. Audiogida: bai

PREZIOA: DOAKOA

INFORMAZIOA ETA ERRESERBAK: Tel.: (+34) 944 029 099

www.gerrazibilaeibarren.eus          

Albisteak