Nautilus Ikasgune Geologikoa (Mutriku)

Nautilus Ikasgune Geologikoa (Mutriku)

Mutrikuko Nautilus museoak mutrikuarren kostaldean jasotako lagin-bilduma zabala erakusten du, historiako zalantza horien guztien azalpena emateko, oinak busti beharrik gabe. Museoan eskuragarri dauden material fosilak Jesús M. Narváez Amasorrain jaunak bildu ditu 30 urte luzez, eta Mutrikuko ondare paleontologikoa babestea lortu du.

Dinosaurio eta amoniteen garaiko fosilak, ikusgai

Nautilus museoan Mutrikuko kostaldean jasotako laginen bilduma dago ikusgai. Bailararen historiako sekretu handienak ezagutzeko parada da Nautilus, galtza-barrenak bustitzeko beharrik gabe. Museoko fosilak Jesus M. Narvaez-ek jaso ditu 30 urte luzetan zehar. Laginak Aro Sekundariokoak dira, zehazki, eta, beste era batera esanda, dinosauro eta amoniteen garaikoak. Amonite horietako batzuk forma eta marrazki berezidunak dira eta tamaina ezohikoa duenik ere bada tartean.

Nautilus, Mutriku
Nautilus, Mutriku

Bilduma honez gain, Nautilus Ikas-gune Geologikoak duen balio kulturala era egokian islatzen dute bertako baliabideek. Bisualki iragazten den informazio osoa eta ulerterraza landu dute arduradunek: ordu laurdeneko bideoa eta horma-irudi koloretsuak dira horren adibide.

Azkenik, bildumaren jabe Narvaez-ek bere lantokia museoan bertan du eta bisitariek gizon honen lana zuzenean ikusi ahalko dute.

Kokapena

Nautilus Mutrikuko Ikas-gune Geologikoa

Amoniteen bilduma

Antonio Ezeiza kalea,3

 

Harremanetarako

T. 943 603378 edo 657794677
www.mutriku.eus

Kontsultatu ordutegia hemen.

Bisita gidatuetarako aldez aurretik deitu behar da.

Albisteak