Defektuzko Albistea

Ondare Zibila

Agirre Jauretxea, Deba
Agirre Jauretxea, Deba

Debabarreneko eskualdean ondare zibilaren inguruko aztarna ugarirekin topo egiten dugu. Hona hemen ondareen aberastasunaren lekuko diren zenbait adibide.Deban XVI.mendeko Agirre jauregia edo "Valmar jauregia" aipatzekoa da non nabarmentzekoa da "ispiluen gela" izenez ezagutzen den gunea.

Mendaron aipatzekoa da Azpilgoetako herrigune eta etxeak, besteak beste nabarmendu beharrekoa Odpaz-eko dorretxea da. Elgoibarri dagokionean aipatzekoa da XVI.mendeko idatzietan aipatzen zen Alzola-ko dorretxea.1822an finkatua eta gaur egun kultur-etxea dena.

Ayuntamiento de Eibar
Ayuntamiento de Eibar

Soraluzen nabarmentzekoa da Udaletxea, barrokoaren adibide paregabea. Eibarren ostera Unzueta dorretxea,Isasitarren dorretxea (Markeskua) eta Udaletxea nabarmenduko genituzke.

.



Palacio Valdespina, Ermua (Bizkaia)
Palacio Valdespina, Ermua (Bizkaia)

Ermuan gaur egun Udaletxea den Valdespina jauregia aipatzekoa da. Bestalde ezin ahaz genezake Bizkaiko errenezimendu garaiko arkitekturaren ekarpen handienetako bat den Lobiano jauregia (XVI.mendea).

Malabian 1750.urtean eraikitako Amezaga Jauregiarekin topo egiten dugu (barrokoko ikutuekin).

Albisteak