Defektuzko Albistea

Iraganaren Arrastoa

Haitzulo,leize eta historiaurreko aztarnategi ugari dago Debabarrenean. Hala eta guztiz ere, Ekaineko haitzuloa da Eskualdean ezagunena. Oso horma-pintura garrantzitsuak ditu eta bertan dagoen Zaldiegi gela, adituen ustetan,frankokantabriar arteak duen horma-mihise onena da.

Pinturas rupestres de caballos en Ekain
Pinturas rupestres de caballos en Ekain

Ekaineko Zaldien horma-pintura.

Urtiaga
Urtiaga

Sasiolatik hurbil dagoen Ermitiako aztarnategia Aita Barandiaranek 1924ean aurkitu zuen eta hezur landuak, zeramika eta antzeko beste material garrantzitsuak aurkitu zituen.Beste historiaurreko aztarnategi garrantzitsu bat Itxaspe inguruan dagoen Urtiagakoa da, bertan Kristo aurreko 12000eta 8000 urte inguruko burezurrak aurkitu dituzte, euskaldun eta Cro-Magnon izaerak dituzten transizioko buruezurrak dira,eta ondorioz garrantzi antropologiko eztabaidaezinekoak.

Lasturko San Nikolas inguruan aipatzekoa da Gaztelu haitzuloa,koba zarra,Aitzgaizto,Goikola Berri,Txominen koba,Larrabiel...Sasiola inguruan berriz Arbil eta Praile Aitza delakoak aurkitzen ditugu.

Bestalde Mutrikuko Arno mendioinean eta Mendaroko Kilimon bailaran garai ezberdinetako aztarnak aurkitu dituzte.

Espeleologia en Euskadi
Espeleologia en Euskadi

Lastur eta Kilimoi bailarako inguruak jatorri karstikoko lurraldea izanik, dituen leizeengatik, espeologia egiteko leku benetan zoragarria da.

Mendaroko Kilimon bailaran eta Mutrikun; Astigarribia eta Olatz bailaretan hainbat karobi aurki ditzakegu (antzinean karea egiteko eraikuntzak) non batzuek eraberrituak aurkitzen diren.

Soraluze eta Elgoibar artean dagoen Soraluze-Elosua estazio megalitikoak hainbat aztarnategi erakusten dizkigu gaur egun "Trikuarrien Ibilbidea" bezela egokitua.

Albisteak