Mutriku XIII.mende hasieran (1209) sortu zen. Garai horretan harresiz inguratuta kaiaren gainean zuen kokagunea. Era honetan Erdi Aroan muinoetan egiten ziren herrien trazaketa berbera dauka.
Ardatz nagusia, erdiko kalea da. Beheko plazatik hasita ,antzinean herriko eliza parrokiaren kokaletu zena, Txurruka plazara heltzen da.
Mutrikuko Hirigune Historikoak lur zatiketa gotikoa gordetzen du hein batean, eta XV,XVI,XVII eta XVIII.mendeetako balio historiko-artistiko handiko jauregi eta etxeak aurkitu genitzazke bertan.
Txurruka plazan Udaletxeko eraikina eta Galdona Jauregia aurkitzen dira. Mutriko Kondearen kale barrenetik goazela Gaztañeta etxearekin ,( Txurruka etxea bezela ezagutzen dena) eta Zabiel jauregiarekin topo egiten dugu. Azken hau XVI.mendeko eraikin dotorea da, gaur egun Kultur Etxe moduan erabiltzen delarik.
Olazarra Etxea berriz XVII.mendekoa da, aipatzekoa da eraikin honek duen armarri eta arotz lanak. Montalivet Jauregia berriz XVIII.mendean eraikia da. Beherago Berriatu dorretxearekin aurkitzen gara, gaur egun "sulengokua" bezela ezagutzen dena, tradizioak dioenez eraikin hau 1553.urteko sutearen ondorioz zutik gelditu zen eraikinetako bat izan zen. Eraikinak urteen poderioz kaltetua dagoen arren nabarmentzekoa da bere arku bikoitzeko sarrera eta arku konipialdun leiho bizkiak.
Mutrikuko Alde Zaharra.