Izenak: Elorriagako begiratokia, Zelai eta amildegi handiak
Udalerria: Deba
Matrikula: SL-Gi 5002
Homologazioa: Bai
Distantzia: 2 km
Hasiera eta bukaera: Elorriagako atsedengunea
Deskribapena: Elorriagako ibilbide zirkularra biotopo landa paisaiatik igarotzen da eta kostalde guztiko balkoi zabalen eta ikusgarrienetako batera hurbiltzen gaitu: Bratzazarreko begiratokia. Hor landak bat-batean moztu eta ehun metrotik gorako labarrak zabaltzen dira gure oinetan eta panoramika bikaina eskaintzen digute: marearteko zabalgune handia, Aitzuriko senadia eta Pikoteo harri jauste izugarriak.