Deskribapena: Ibilbide ikusgarri honek Ermutik Mallabiara bide zirkular bat egiten du. Gomendatutako norabidea Ermuan hasita Goitondo auzora joatea da, errepidearen ondotik. Bidea Mallabiaraino iristen da, baserri eta baso artean, Errekaldeko aisia gunetik ere pasatuz, non giro ona denean, bainu bat hartu daitekeen.