Bizkar Ibilbidea

Bizkar Ibilbidea

Powered by Wikiloc
Izenak: Mutriku - Eibar / Bizkar ibilbidea
Udalerria: Mutriku, Mendaro, Elgoibar, Eibar
Matrikula: GR 121 E07
Homologazioa: Bai
Distantzia: 21,4 km
Hasiera eta bukaera: Mutriku edo Eibar
Deskribapena: Mutrikutik Arantzazura doan mendi Ibilbide Luze (GR) hau Gipuzkoaren eta Bizkaiaren arteko mugatik doa: Kantauri itsasoa Aizkorri-Arazko Natur Parkearekin lotzen du. Deitura egoera horri zor dio, bidea, mugatik, bizkarrez bizkar baitoa eta Bizkaia izena ere “bizkar”etik datorrelako. Xenda honetan zehar Arno KBEa igaroko da eta baita industriaguneak ere, lurraldeari hainbat urteetan indarra eman diotenak: aspaldiko gatzagetatik hasita gaur egungo altzairu lantegietaraino, labe garaiak ahaztu gabe.
Interes puntuak:
  1. Mutrikuko hirigunea
  2. Aritzeta dorrea
  3. Kalbaixoko ermita
  4. Arnope frontoia
  5. Arno
  6. Amegi
  7. Amegigurutz
  8. Saratzu Azpiko borda
  9. Arnoate garbitokia
  10. Ukarregi
  11. Hiruiturri
  12. Kalamua
  13. San Pedro
  14. Akondiako ermita
  15. Usartza
  16. Ixua
  17. Santakurutz

Albisteak