Bide zaharrak berreskuratuz, ondo seinaleztatutako 100 kilometro baino gehiago egiten dituzten mendi-ibilbideak daude Debabarrenean; kostaldeko itsaslabar ikusgarrietan hasi, arte basoetan barrena igaro eta bailara galduetaraino.
Deskargatu hemen Debabarreneko ibilbideen mapa!
Ibilbide hauek aukera ezinhobea eskaintzen dute Debabarreneko eta Euskal Herri osoko ingurunerik ederrenak ezagutzeko. Kultura eta landa-turismoaz gozatzeko modu paregabea. Gainera, ostatu eta jatetxeen eskaintza zabala eskaintzen dizugu, zure egonaldia bikaina izan dadin!
Gainera, zure mugikorrean dituzu eskuragarri Debabarreneko ibilbideak. Sartu zaitez gure Wikiloc-eko kontuan!