SurfaDebabarreneko kostaldea toki paregabea da surferako, Debako Santiago hondartza eta Mutrikuko Alkolea kala horren adibide.https://www.debabarrenaturismo.com/eu/zer-ikusi/euskal-kostaldea/surfahttps://www.debabarrenaturismo.com/eu/zer-ikusi/euskal-kostaldea/surfa/@@download/image/DSCN4671 - yako surf cursos.JPG
Surfa
Debabarreneko kostaldea toki paregabea da surferako, Debako Santiago hondartza eta Mutrikuko Alkolea kala horren adibide.
DEBA
Debako hondartzan aurkituko dugu euskal kostaldeko Logoa Surfingolaturik handienetakoa. Eskuineko olatua da, Sorgin-Zulo izenez ezaguna, indar handikoa eta 5 metro arte iraun dezakeena. Neguan hitzordu saihestezina da. Haitz eta hare hondoak are arriskutsuago egiten du hondartza hau. Itsaso handirik ez dagoen egunetan pikoak bata bestearen atzetik datoz, itsasertzetik gertuago. Surfeko kluba dago bertan.
Olatu mota: Point break / Eskuina
Marea: Ertaina
Haizea: Hegoa-hegomendebalea-hegoekialdea
Swell: Iparraldea-Iparmendebalea.
Maila: Aditua
Zerbitzuak: Aparkalekua, paseo maritimoa, dutxa, iturri, jatetxe eta ostatuak, turismo bulegoa, surf denda, eskola eta gune berdeak.
MUTRIKU
Ezker olatu indartsua, Mutriku eta Deba artean. Kalitatezko point break-a, edertasun handiko haitz-kala batean. Take-off zaila du, olatuaren alderik indartsuena. Itsaslabar gainaldetik sartzen da eta errepidetik ikus daiteke.