Euskal Kostaldeko Geoparkea

Euskal Kostaldeko Geoparkea

Sakoneta hondartza, Deban. / M.Subirats (National Geographic)
Sakoneta hondartza, Deban. / M.Subirats (National Geographic)

Mutriku, Deba eta Zumaiak osatzen dute Euskal Kostaldeko Geoparkea, berebiziko garrantzia duen ondare geologiko, paisajistiko eta kulturala biltzen duen lurraldea. Geoparkeak geoturismo edo natura-turismoaz gozatzeko hamaika aukera eskaintzen dizkigu, zein baino zein erakargarriagoa.

Flysch & Karst

Geoparkeko flyscharen itsaslabarrek 60 milioi urte baino gehiagoren berri ematen digute Lurraren historiaren barruan. Bidaiak barnealdetik jarraitzen du gero, haran eta mendi berdeen artean.

Flysch Beltza. Bidaiatu 110 milioi urte atzera eta ezagutu naturaren bihurrikeria txikiak.

Bisitatu Karstaren interpretazio-gunea, Lasturren; Geopark Corner-a, Deban, eta Nautilus interpretazio-zentro geologikoa, Mutrikun.

Karstaren zaporeak: paseo bat geoparkearen bihotzean. Zoaz oinez Olatzeko bailara ezkutura, Mutrikun. Gaztagintza ezagutzeko aukera izango duzu, baita gazta dastatzekoa ere, hemengo ardo kuttunaz lagunduta: txakolina.

Bisita gidatuetaz gozatu, oinez zein itsasontziz. Informazio gehiago: www.geoparkea.eus

Deban eta Mutrikun ostatu eta jatetxe eskaintza zabala aurkitu daiteke, bisitarien beharrak beteko dituena.

Lotura interesgarriak:

Albisteak