Talaia Deba - Saturraran

Talaia Deba - Saturraran

 

Powered by Wikiloc
Udalerria: Mutriku
Matrikula: GR 121 E06
Homologazioa: Bai
Distantzia: 8,8 km
Hasiera eta bukaera: Deba - Saturraran
Deskribapena: Harrizko zubi zaharra pasata, azken meandroaren gainetik hasten da bidea Mutriku aldera. Muinoaren gainean, Gipuzkoa osoko kosta -eta oskarbi dagoenean Baionako barra artekora ere- ikusteko talaia bikaina dago. Antzinako baleazaleen talaian gaude, eta ezin dugu galdu mendebaletik ekialdera begirada panoramikoa egiteko aukera.
Mutriku etapako helmuga da, eta behin hara iritsita, ezinbestekoa da hirigune historikoan galtzea, marinel ospetsuen historia  eta herri zahar honetako kondairak ezagutzeko.
Mutrikuko Zazpi Hondartzen goikaldetik pasako gara, itsasoko begiratoki paregabeetan zehar. Bidean Mutrikuko Santa Elena eta Galdona kanping-ak ezagutzeko aukera ere izango dugu. Amaieran, Mutrikuko Saturraran Hondartza ederra bistaratuko dugu, bere perfil bereizgarriarekin. Ondarru bisitatu nahi duenak ere jarrai dezake oinezko bide eder batetik bertara iritsi arte.
Interes puntuak:
  1. Aritzetako dorrea
  2. Larangako San Juango garbitokia
  3. Mutrikuko San Nikolas atsedengunea
  4. Idurreko ermita
  5. Mutrikuko San Nikolas
  6. Santa Agata ermita
  7. Urasandiko karobia
  8. Buztiñagako haritzak
  9. Debako zubia

Albisteak