SANTIAGO HONDARTZA. Eguzkia hartzeko eta bainatzeko hondartza.
LAPARI HONDARTZA. Flysch Beltza. Han azaleratzen dira Debako septareak.
SAKONETA HONDARTZA. Kala txiki bat Deban. National Geographic aldizkariak bere argazki-albumean jasoa du Euskal Kostaldeko Geoparkeko harribitxi hau.
SATURRARAN. Gipuzkoako lehenengo hondartza mendebaldetik hasita, basati eta ederrenetakoa. Gune nudista bat ere badu, ezkutuan, begiluzeetatik babestua.
ZAZPI HONDARTZAK. Kala harritsuen segida malkartsu eta basatia. Zerbitzurik gabeak, baina eder-ederrak.
MUTRIKUKO HONDARTZA. Hareatza txiki bat kai ondoan, itsasoko urezko bi igerileku naturalen artean.
ALKOLEAKO KALA. Errekarrizko hondartza, kostaldeko ikuspegi zoragarria duena. Olatu ezin hobeak surflari arituentzat.
ONDARBELTZ. Hondar ilun eta fineko hondartza bat Debako herrigunetik gertu.
MUTRIKUKO IGERILEKU NATURALAK, itsaso gaziko eta olaturik gabeko leku bat, kaiaren ondoan.