Herriko, eskualdeko eta Euskadi osoko informazio turistikoa aurki daiteke bertan, Alojamendu erreserbak kudeatzen dira, baita aterpetxean lo egin nahi duten erremosei check-in zerbitzua eskaini ere.
Herriko aisia ekintzetarako sarrerak saltzen dira. Halaber, Debako leku enblematikoenak eta Euskal Kostaldeko Geoparkea ezagutzeko tiketak daude salgai.
Era berean, turismo bulegoak ikus-entzuneko erakusketa gune bat hartzen du, non Flysharen eta Karstaren nondik norakoak agertzen diren. Geopark du izena eremu horrek. Bertan Geogourmet izendapenaren baitan dauden elikagaiak saltzen dira baita ere.
Ordutegia
Denboraldi altua (ekainak 15 - irailak 14)
Astelehenetik larunbatera: 10:00etatik 14:00etara eta 16:00-20:00 bitarte.
Mutriku kostaldeko herri xarmangarria da, erakarpen turistiko anitz dituena. Udalaren parean, bisitariek turismo bulegoa aurkituko dute. Zalantzarik gabe, lagungarri izango zaie euren egonaldian ikusi beharrekoaren berri jasotzeko.
Nabarmentzekoa da herriaren alde zaharraren bisita, 1995.urtean Monumento Multzo izendatu zuten. Bertan, arte eta balio historiko askoko etxeak, dorreak, jauregiak eta erlijo-eraikinak ikus daitezke.
Ordutegia
Denboraldi altua (Aste Santua, uztaila eta abuztua)