Elgoibar, bereziki, herri industrial bat da, eta bere produktu nagusia Makina Erremintaren fabrikazioa da. Honetaz gain, armen eta eskopeten eskuzko fabrikazioko industriek ere bizirik diraute, inguru honetako armagintza tradizionalaren jarraipen gisa.
Gainera, herriak baditu beste bi museo bitxi ere. MUFOMI, mineralen eta fosilen museoa, eta Hezur Museoa, historiaurreko tresnen erreplikak dituena.
Bestalde, Elgoibarko herria, ibilaldi interesgarriak emateko aukera eskeintzen diguten mendi eder ugariz inguraturik dago. Karakate eta Irukutzeta mendien arten, adibidez, Aita Barandiaren-ek izendaturiko Dolmenen Ibilbidea aurkitzen da. Ibilbide honetan aztarnategi garrantzitsuak daude, trikuharri eta tumuiluak nabarmenduz.
Herri bizitzako gune garrantzitsu bat, eleizak udaletxeak, pareko arkupeetako etxebizitzek eta ibai aldera dagoen frontoiak osatzen duten barroko erako plaza eder bat da.
Kontsultatu Elgoibarko Gida Turistikoa hemen. Elgoibarren non jan eta lo egin ere badago.