DEBA: hondartza, natura... eta ekin!

DEBA: hondartza, natura... eta ekin!

Deba Euskal Kostaldeko Geoparkearen zati da. Kostaldean, altxor natural berezi batez goza dezakegu, flyscharen azaleratze harrigarriaz. Barrualdean, haran karstikoak aurkituko ditugu, kareharriaren higadurak eragindako paisaia harrigarriak. Lasturko bailara ere ezinbesteko bisita da.

Lasturko bailara
Lasturko bailara

Hirigune historikoaren bihotzean Debako Andre Maria Eliza, monumentu nazionala eta euskal gotikoaren harribitxia daude. Bere multzo bikainetik, klaustroa eta konposaketa delikatuko arkupe polikromatua nabarmentzen dira; bi elementuak lehen eraikuntzakoak dira eta XV. mendean datatuak.

Klaustroa
Klaustroa

 

Deba ibaiaren estuarioaren eskuinaldean kokaturik dagoen herri honetan bi hondartza eder aurki ditzakegu: Debako hondartza eta Lapari hondartza. Biak hare beltza duten hondartzak dira, inguruko mendiak arbelazkoak direlako. Geoparkearen barruan dagoen Sakonetako hondartzak ere aipamen berezia merezi du, GR 121 Flyscharen Ibilbidea bertatik igarotzen da. 

Debako Santiago hondartza Euskal Kostaldeko entzutetsuenetarikoen artean dago, eta Laparikoarekin batera, surflari asko erakartzen ditu, gure mugetatik haratago datozenak ere. Biak egokiak dira surf-a praktikatzeko, baina, baita beste hainbat kirol ere, hala nola, body board eta paddle surf. Udazkenean eta neguan, Sorginetxeko eremuan, Euskal Kostaldeko olatu handienetarikoa sortu ohi da. 
Surfa Deban
Surfa Deban

Euskal Historiaurreko gune berezia

Ezin dugu ahaztu Deba Euskal Historiaurreko gune berezia dela: Ermittia, Praileaitzm Urtiaga eta Gazteluko aztarnategiekin. Hala ere, gure bitxirik preziatuena, Ekain kobazuloa da, labar arteari dagokionez munduan diren bost haitzulo garrantzitsuenetariko bat izanik.

Ekaingo Kobak
Ekaingo Kobak

Debako informazio turistikoa eskura izateko, deskargatu planoa hemen klik eginez

Deban non lo egin, non jan, edo zer egin jakiteko, Debako webgunera edo Turismo Bulegora zuzendu zaitezke.

Albisteak