Ibilbidea
Dolmenen Ibilbidea Karakate eta Iturriberri lotzen dituen 11 km-ko ibilbide zoragarria da. Elgoibar, Soraluze eta Bergarako udalerrietako lurretan zehar, 19 dolmenen ondotik igaroko gara, mendia eta itsasoa parez pare. Zatoz historiaurrean murgiltzera!
Zer da Dolmenen Ibilbidea?
Dolmenen ibilbideak (PR-Gi 94) 20 kilometro ditu guztira. Horietako 11 Karakate-Iturriberri mendilerroari dagozkio, ibilbide erraza eta malda gutxikoa, familian egiteko aproposa. Gainontzeko 9 kilometroak hiru udalerrietatik igotzen diren ibilbideenak dira.
Zer aurki dezakegu bertan?
Mendilerroan historiaurreko monumentuak aurkituko ditugu: Neolitoko eta Brontze Aroko tumuluak, trikuharriak eta zutarri bat. Antzina, Dolmenen Ibilbidea Deba eta Urala ibaien bailaren arteko igarobidea zen; gaur egun arrasto anitz aurkitzen diren lurraldea. Ibilbide osoan zehar edertasun eta balio handiko paisaiak zeharkatzen dira.
Informazio teknikoa
- Distantzia horizontala: 11 km
- Iraupena: 2 ordu eta 15 minutu
- Igoerako malda: 177 m
- Jaitsierako malda: 511 m
- Ibilbide mota: Zeharkaldia
- Inguru naturalaren gogortasuna: 2
- Orientazioa ibilbidean: 1
- Zailtasuna joan-etorrian: 2
- Beharrezko esfortzua: 2