9.- Nasikogoena
Ganbararik ez da ezagutzen eta tumulu zirkular batez osatuta dago, eta bere ertzetik erdiraino lubaki bat ikus daiteke.
Dimentsioak
Tumuluak 9 m-ko diametroa eta 1,5 m-ko altuera dauka. Lubakiak 7,5 m-ko luzera eta 2 m-ko zabalera dauka.
Ikerketa lanak
J. M. Barandiaranek aurkitu zuen 1920an, eta urtebete geroago T. Aranzadik, J. M. Barandiaranek eta E. Egurenek indusi zuten. Orduz geroztik ez da beste indusketarik egin. Egitura hainbat ikerketa-lanetan aipatu da: Aranzadi, Barandiaran eta Eguren (1922), J. M. Barandiaran (1953), J. Elósegui (1953), Gipuzkoako Karta Arkeologikoak (1982, 1990), J. M. Apellániz (1973).
aurkikuntzak
Indusketan ez zen materialik aurkitu.
- Mota
- Tumulua
- Garaia
- Neolitoa-Brontze Aroa (K. a. 4.000-1.500)
- Udalerria
- Soraluze
- Kokapena
Nasiko Goena izeneko lekuan, Kurutzebakar mendiaren eta Pagobedeinkatua lepoaren tartean.