6.- Atxolintxiki II
Harrizko ganbara txiki bat dago harrizko tumulu baten erdian. Egituraren gainean pago handi bat hazi da.
Dimentsioak
Ganbarak 1 x 0,6 m-ko zabalera dauka eta tumularen diametroa 5 m-koa da.
Ikerketa lanak
M. Ceberiok aurkitu zuen 2015ean eta urte berean indusi egin zuen. Pago handi bat gainean hazi zenez, ezin izan zuen ganbara aztertu.
aurkikuntzak
Indusketan ez zen material arkeologikorik aurkitu.
- Mota
- Zista
- Garaia
- Brontze Aroa (K. a. 2.000-1.000)
- Udalerria
- Elgoibar - Soraluze
- Kokapena
Atxolingo gailurretik 150 m-tara, harkaitz tarteko zabalgune batean.